Djurö Parke Nazionala

Koordenatuak: 58°51′N 13°28′E / 58.850°N 13.467°E / 58.850; 13.467
Wikipedia, Entziklopedia askea
Djurö Parke Nazionala

Kokalekua Suedia
Azalera24 km²
Sorrera1991

Djurö Parke Nazionala (suedieraz: Djurö nationalpark), Suediako parke nazional bat da, Vänern aintziran dago. Västra Götaland eta Värmland konderrien artean kokaturik dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vänern aintzirako Djurö uhartedia hartzen du, 30 uharte inguru. 24 km²-ko azalera du eta 1991 urtean ezarri zen.

Uharteak populatu gabe daude itsasargi automatikoa ezarri zenetik. Bisitariek txalupa bat alokatu behar dute, ferri zerbitzurik ezbaitago.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugaztunen artean adarzabala da ugariena. Hegazti andana ere aurkitzen da, hala nola, arrano arrantzalea, kaio beltza eta itsas mika.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


58°51′N 13°28′E / 58.850°N 13.467°E / 58.850; 13.467