Dodo Pizza
Dodo Pizza | |
---|---|
Datuak | |
Mota | konpainia, janari lasterreko jatetxe-katea, marka erregistratua, pizzeria chain (en) eta Frankizia |
Jarduera sektorea | quick service restaurant sector (en) , foodservice (en) eta accommodation and food service activities (en) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | konpainia |
Historia | |
Sorrera | 2011 |
Sortzailea | Fyodor Ovchinnikov (en) |
webgune ofiziala |
Dodo Pizza (errusieraz: Додо Пицца) pizzeria-kate errusiarra da, 2011n sortutakoa. Gaur egun, Errusiako eta Kazakhstango pizzeria-katerik handiena da eta azkarren hazten ari den Europako jatetxe-kateetako bat[1].
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Katearen lehen jatetxea Fiodor Ovtxinnikov enpresaburuak ireki zuen Syktyvkar hirian[2]. 2011ko udaberrian, hiriko erdigunean espazio txiki bat alokatu eta pizzeria bat ireki zuen[2][3]. 2012ko udaberrirako, lan-prozesu guztiak ezarri ziren enpresan eta lehenengo frankiziatuak agertu ziren[3].
2012 amaierarako, Dodo Pizzak 8 jatetxe zituen, 2014rako 25, eta 2015ean 50. 2018an 100 jatetxe berri inguru ireki ziren, eta 2019aren hasieran kateak guztira 442 pizzeria zituen Errusian eta beste herrialde batzuetan: Ameriketako Estatu Batuetan, Bielorrusian, Erresuma Batuan, Estonian, Kazakhstanen, Kirgizistanen, Lituanian, Txinan eta Uzbekistanen[4][5].
2022an, Ovtxinnikovek iragarri zuen kateak Erresuma Batua utziko zuela. Arrazoietako bat Ukrainako inbasioaren ostean Errusiari ezarritako zehapen ekonomikoak izan ziren, eta bestea fakturazioaren beherakada[6].
2023ko abenduaren 20an milagarren jatetxea ireki zen Lagosen (Nigeria)[7].
2024ko urtarrilaren 1ean, Fiodor Ovtxinnikovek kargua utzi zuen, eta Aliona Tikhova zuzendari nagusi berri bihurtu zen[8].
2024ko apirilean, kateak 841 pizzeria ditu Errusian eta 92 beste 17 herrialdetan[1].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b (Ingelesez) Khrennikov, Ilya; Rudnitsky, Jake. «Russia’s Pizza King Wants to Use the Cloud to Take Over the World» Bloomberg 2019-10-14 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
- ↑ a b (Errusieraz) Котин, Максим. «Упав, подняться. Как предприниматель Федор Овчинников начал все заново» Republic 2012-08-23 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
- ↑ a b (Errusieraz) Лапшин, Андрей. «Стойкая тройка» Коммерсантъ 2014-12-04 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
- ↑ (Errusieraz) Блинова, Ольга. «С хлебом и солью» KO 2017-02-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
- ↑ (Alemanez) Bidder, Benjamin. «Diese Russen wollen Deutschland erobern - mit Pizza» Spiegel 2019-01-28 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
- ↑ (Polonieraz) «Rosyjska Dodo Pizza znika z Wielkiej Brytanii i ma problemy w Rosji. Sieć nadal działa w Polsce» Bezprawnik 2022-03-05 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
- ↑ (Errusieraz) «Сеть Dodo Pizza открыла 1000-ю пиццерию» Retail.ru 2023-12-20 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-12-23) (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
- ↑ (Errusieraz) «Новым главой Dodo Brands с 1 января станет Алена Тихова, руководившая Dodo Pizza USA» ТАСС 2023-07-25 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Errusieraz) Webgune ofiziala