Edukira joan

Dolmabahçe jauregia

Koordenatuak: 41°02′22″N 29°00′06″E / 41.039444444444°N 29.001666666667°E / 41.039444444444; 29.001666666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Dolmabahçe jauregia
Dolmabahçe Sarayı
Kokapena
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaIstanbul probintzia
Metropolitan municipality in TurkeyIstanbul
Municipality of TurkeyBeşiktaş
Koordenatuak41°02′22″N 29°00′06″E / 41.039444444444°N 29.001666666667°E / 41.039444444444; 29.001666666667
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1823
Inaugurazioa1856
Arkitektura
ArkitektoaGarabet Amira Balyan (en) Itzuli
Nigoğayos Balyan (en) Itzuli
EstiloaBarrokoa
Rokokoa
Arkitektura neoklasikoa
Webgune ofiziala

Dolmabahçe jauregia Istanbulen dago, Turkian, Bosforoko Europako kostaldean. Jauregia Otomandar Inperioko administrazio-gune nagusia izan zen 1853tik 1922ra, hogei urteko aldia (1889-1909) izan ezik, urte horietan Yıldız jauregia erabili baitzen. Abdulmezid I.a sultanaren garaian eraiki zen 1842 eta 1853 artean. Dolmabahçe jauregia Istanbuleko Europako neobarroko estiloko lehen jauregia izan zen.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abdulmezid I.a sultanaren garaian eraiki zen 1842 eta 1853 artean, bost milioi libera urre otomandar kostuarekin, hogeita hamabost tona urrearen baliokidearekin. Hamalau tona erabili ziren soilik jauregiaren barruko sabaia apaintzeko. Luxua nonahi topa daiteke. Esaterako Bohemiako kristalezko argimutilik handiena erdiko gelan dago; urte batzuk lehenago, Viktoria erreginaren oparia zela uste zen, baina 2006an sultanak oso-osorik ordaindu zuela frogatzen duen ordainagiri bat aurkitu zen. Argi-armiarmak zazpiehun eta berrogeita hamar lanpara ditu eta lau tona eta erdi pisatzen du. Dolmabahçe Jauregiak Bohemiako eta Baccaratko kristalezko argimutilen bildumarik handiena du; Kristalezko Eskailerak ere Baccarateko kristalezko balaustreak ditu. Herekeko tapiz ugari ditu jauregiak, Herekeko Fabrika Inperialean eginak. 150 urtetik gorako hartz-larruzko alfonbrak ere ikus daitezke, Sultanari Errusiako tsarraren opariak.

Dolmabahçe hasiera batean Bosforoko badia bat zen, XVIII. mendean pixkanaka bete zena (hortik dator izena, dolma, 'betea' eta bahçe 'lorategia' esan nahi duena) lorategi inperialak izateko, otomandar monarkiaren gogokoenak. Udako jauregi batzuk antzinako badian eraiki ziren XVIII. eta XIX. mendeetan.

Egungo jauregia 1842 eta 1853 artean eraiki zuten Abdulmezid I.a sultanaren erregealdian, Garabet Amira Balyan eta bere seme Nigogos Balyanek arkitekto armeniar-turkiarrek, Beşiktaşko jauregia eraikitzen zen lekuan. Sultanek jauregi honetara aldatu zuten beren egoitza, antzinako Topkapi jauregiak ez baitzeukan Dolmabahçeko jauregiak eman ziezaiekeen luxu modernorik.[2]

Gaur egun, jauregia Jauregi Nazionalen Zuzendaritzak administratzen du (Milli Saraylar Daire Başkanlığı). Dolmabahçe Jauregiko Museoa zabalik dago publikoari aste barruan 9: 00etatik 15:00etara, astelehen eta ostegunetan izan ezik.[3]

Barruko egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregia hiru gunetan banatuta dago. Alde batetik, Mabeyn-i Hümâyûn (edo Selamlık; gizonentzat gordetako gelak), Muayede Salonu (zeremoniazko gelak) eta Harem-i Hümâyûn (Harem; Sultanaren familiaren apartamentuak barne hartzen zituena).

Jauregiak 45.000 m² hartzen ditu eta 285 logela, 46 egongela, 6 hamam eta 68 bainugela ditu. Kristalezko Eskailera ospetsuak ferra bikoitzaren forma du eta Baccarat kristalarekin, letoiarekin eta kaobarekin eraiki zen.[4]

Atatürken heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mustafa Kemal Atatürk, Turkia modernoaren sortzaile eta lehen presidentea, jada bere osasunarekin oso hondatuta, jauregi honetan igaro zituen bere azken urteak. Atatürk 1938ko azaroaren 10eko 9: 05ean hil zen, orain museoaren parte den gela batean.[5]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]