Doneaneko alaba

Wikipedia, Entziklopedia askea
'Doneaneko alaba'
Datuak
IdazleaJuan Kruz Igerabide (2021)
Argitaratze-data2021ko apirilaren 23an, lehen edizioa
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaDoneaneko alaba
ArgitaletxeaAlberdania
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak248
ISBN978-84-9868-660-9

Doneaneko alaba Juan Kruz Igerabide idazle adunarraren liburua da. 2021ean argitaratu zen, Alberdania argitaletxearen eskutik. Antiheroi baten eleberria da, haren biografia mitologia klasikoaren pasarte ugarirekin lotuta. Orokorrean biolentziaren eta errepresioaren ondorioak aztertzen ditu. Mendekuaren gaia ere lehen planoan dago.

Argumentoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Eleberri honetako narratzailearen bizialdia eta Doneane baserriko alabarena 36ko gerran gertaturiko pasarte latz batzuek txirikordatzen ditu. Gertaerak ondo identifikatzen ez den herrian (Aduna, Andoain edo inguruko beste bat izan daiteke) eta Gasteizen zein Donostian garatzen dira.

Narratzaileari, unibertsitateko literatura-irakasle eszeptiko eta ozpindu bihurtua, bizimodua aldatuko zaio Doneaneko alaba gazte eta poeta ezagutzen duenean; tartean, pertsonaia ugari gurutzatzen dira, fikziozkoak eta historikoak (Txillardegi, Koldo Mitxelena, Antonio Zavala), aurrera doan bizimodu normalaren azalaren pean gerraren zauriak ezkutatu ezinik. Maitasunak, tragediak, ezinak, bizi-pozak elikatzen ditu pertsonaiak, eta gizarte-gatazken oihartzunak sartzen dira narrazioaren zirrikituetatik, gizakiaren ondare mitologiko basatiaren errainu behin eta berrizkoak.[1] Liburua erreketek burututako herriaren okupazioarekin hasten da. Ondoren, afektaturiko pertsonaien bizitzak ezagutuko ditugu, gerran gertatutakoekin erabat baldintzatuta.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugari dira. Hona hemen batzuk:

  • Ttako irakaslea: herrena, amorruz beteriko pertsonaia da. Protagonista da eta eleberria hilobari idazten dion kronika luze bat da. Ttako ez da bere benetako izena: herrian horrela deitzen diote eta ez zaio gustatzen. Liburuaren azken horrialdetan bere benetako izena ezauguko da: Luzio.
  • Ttakoren aita: pertsona tradizionala eta erlijiosoa, taberna baten jabea.
  • Noni: adineko emakumea, Ttakoren amorantea.
  • Unanue "Gorriti": Errekete frankisten burua, krudela eta kriminala. Bere ekintzek betiko markatu zien Doneane baserriko familiari.
  • Austin Txiki: Doneane baserriko jabea. Gerra hasieran "Gorriti" hil nahi zuen.
  • Mikaela: Austin Txikiren emaztea, gerran burua galdu zuen. Gorritiren biktima izan zen.
  • Jonane: erizaina eta poeta, bera da Doneaneko alaba.
  • Pello: Doneaneko semea. ETA erakundeari dirua lapurtu dio eta ezkutuan dabil.
  • Pinpilinpauxa: unibertsitateko irakaslea, Ttakorekin oheratzen da; harekin oso harreman zaila zuen hasieran.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]