Edukira joan

Dongo Errepublika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dongo Errepublika
Донскай республика
1918 apirila – 1920
Errepublika Kosakoa
Dongo Errepublika bandera

[[Fitxategi:{{{armarria}}}|88x88px|Dongo Errepublika armarria]]

Don ibaiko Oblasta, Dongo Errepublikak erreklamatutako lurra
Geografia
HiriburuaSamara
Kultura
Hizkuntza(k)Errusiera,Ukrainera
Historia
Garai historikoaAro Garaikidea
Errusiako Gerra Zibila
Gobernua ezarrita1920ko apirila
Gobernua disolbatuta1920
Aurrekoa
SESB
Ondorengoa
SESB

Dongo Errepublika (errusieraz: Донскай республика, transliteratuta: Donskaya respublika), beranduago Dongo Oste Ahalguztiduna bezala ezagutua (errusieraz: Всевеликой вой ско, Донскоа, transliteratuta: Vsevelikoye voysko Donskoye) errepublika independente bat zen, bere burua aldarrikatua, boltxebikeen aurka. Hegoaldeko Errusiako Indar Armatuek eratua, Don ibaiko Kosakoen lurraldean, Dongo Sobietar Errepublikaren aurkakoa izan zen. Dongo Errepublika Errusiako Gerra Zibilaren testuinguruan eratu zen, 1918-1920 urteen artean iraun baitzuen.[1]

1918ko apirilean, Novocherkassk Dongo Sobietar Errepublikaren kontrolpetik askatu ondoren, "Dongo Behin-behineko Gobernua" eratu zen G. P. Ianoven agintepean. Maiatzaren 11n, "Don ibaia salbatzeko zirkulua" ireki zen, boltxebikeen aurkako gerra antolatu zuena. Maiatzaren 16an Piotr Krasnov jenerala Ataman hautatu zuten. Maiatzaren 17an, Krasnovek bere "Dongo Ostea Handiaren orotariko oinarrizko legeak" aurkeztu zituen. Idatzitako 50 puntuen artean jabetza pribatuaren bortxaezintasuna zegoen, eta Nikolas II.aren abdikazioaz geroztik aldarrikatutako lege guztiak ezabatu zituen. Krasnovek ere nazionalismoa bultzatu zuen. Peter Kenezen arabera, "iraganeko lorien kezka berri horrek aukera eman zien kosakoei etsaien aurkako borroka askapen nazionaleko gerratzat hartzeko, ez bakarrik beren interes pribatuak herrikideen aurka defendatzeagatik".[2]

Dongo Errepublikak Don eskualdeko lurralde osoa aldarrikatu zuen Novocherkassk hiriarekin batera. Errepublika administratiboki hamar okrugetan banatu zen, SESB-ek kontrolatutako Rostov eta Volgograd oblastak eta behin-behineko Donets-Kryvyi Riheko Sobietar Errepublikak kontrolatutako Luhansk eta Donetskeko oblastetan dagoen eremua Dongo Errepublikaren parte bezala identifikatuz.

Peter Kenezek Krasnovek Semenov ofiziala Voronezh probintziako gobernadore (askatuta zegoen zatia) eta Manakin koronela Saratov probintziako gobernadore izendatu zituela dio. [2]

Dongo Errepublika 1920. urtean existitzeari utzi zion. Boltxebikeek Don ibaiko Kosakoak garaitzean, Armada Zuriko talde zabalagoaren partaide izan zirenak, "Deskosakizazio" prozesu bat hasi zuten haien aurka. Aurrerago 1932-1933ko Ukrainako gosetearen ondorioz eta Bigarren Mundu Gerra ondoko "Kosakoen errepatriazioaren" ondorioz Kosakoen erresistentzia mugimendu guztiak desagerrarazi ziren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Smele, Jon. (2015). Historical dictionary of the Russian civil wars, 1916-1926. Rowman & Littlefield ISBN 978-1-4422-5280-6. (Noiz kontsultatua: 2024-10-01).
  2. a b (Ingelesez) Kenez, Peter. (2004). Red Attack, White Resistance; Civil War in South Russia 1918.. New Academia Publishing ISBN 9780974493442..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]