Piotr Krasnov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Piotr Krasnov
Pyotr Nikolayevich Krasnov.jpg
Bizitza
Jaiotza San Petersburgo1869ko irailaren 10a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Don Republic
Hirugarren Reicha
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza Mosku1947ko urtarrilaren 16a (77 urte)
Heriotza modua heriotza zigorra urkatzea
Familia
Aita Nikolay Krasnov
Ezkontidea(k) Lydia Fedorovna Krasnov
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Pavel Military School
Hizkuntzak errusiera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, ofiziala eta historialaria
Jasotako sariak
Nominazioak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Zalditeria
Gradua General of the Cavalry
major general
Gatazka Lehen Mundu Gerra
Errusiako Gerra Zibila
German-Soviet War
Bigarren Mundu Gerra
Pyotr Krasnov Signature.jpg

Piotr Nikolajevitx Krasnov (errusieraz: Пётр Николаевич Краснов; 1869ko irailaren 22agreg./irailaren 10ajul. - 1947ko urtarrilaren 16a), Piotr Krasnov moduan ere ezaguna, errusiar jeneral kosako tsarista izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kornilov afera eta Urriko Iraultza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armada tsaristan karrera egin ondoren, Lehen Mundu Gerran, jeneral tituluarekin, zaldizko batailoi kosako batzuk zuzendu zituen. Errusiako Behin-behineko Gobernuaren garaian Kornilov aferan parte hartu zuen eta Urriko Iraultza Sozialista gertatzerakoan, Kerenskik armadako komandante goren izendatu zuen jaiotzen ari zen Iraultza zapal zedin eta boterea Kerenskiri itzul ziezaion (“Kerenski-Krasnov matxinada”). Boltxebikeek preso hartu bazuten ere, Krasnovek Iraultzaren aurka borrokatuko ez zuela hitza eman ostean aske utzi zuten. Hala ere, hitza jan egin zuen[1].

Matxinadan parte hartzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1918an, Don Eskualdeko Kosakoen Hordako buruzagi izendatuko zuten eta Don Eskualdean matxinada kosako antisobietar bat piztu zuen. 1919an, bere armada kosakoa Denikin jeneralak Ukrainan eta Errusiako Hegoaldean zuzentzen zuen Armada Zuriaren hierarkia pean jarri zuen; hala ere, Armada Zuriarekin desadostasun politiko sakonak izango zituen (itxuraz, Krasnovek “nazionalismo kosakoa” defendatzen zuen, eta hori Armada Zuriko errusiar inperialistek ez zuten ondo ikusten) eta urte horretantxe Alemaniara erbesteratu zen[1].

Erbestean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertan, zenbait jarduera propagandistiko antisobietarretan sartu zen, Bigarren Mundu Gerra iritsi arte. Guda horretan bere aberriari traizio egin zion eta Sobietar Herria eraso zuten faxista alemaniarren zerbitzura jarri zen; Wehrmachtrako eta Waffen-SSrako kosako antikomunistez osatutako dibisioak eratu zituen. Bigarren Mundu Gerran SESBk Alemania garaitu ondoren, sobietarrek Krasnov bere traizioagatik epaitu, hiltzera kondenatu eta exekutatu egin zuten[1].

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erbestean zegoela idatzi zuen Bi buruko arranotik bandera gorrira eleberria Literaturako Nobel Sarian hautagai izendatu zuten[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Krasnov, Piotr, K17 2017-05-05. CC0 Domeinu Publikoa