Samara
Samara Самара Куйбышев Самара | |||
---|---|---|---|
milioi bat biztanle baino gehiago dituen hiria | |||
![]() Hiriaren neguko ikuspegia. ![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Errusiako oblastak | ![]() | ||
Hiri okruga | Samara Urban Okrug | ||
Alkatea | Yelena Lapushkina (en) ![]() | ||
Izen ofiziala | Сама́ра | ||
Jatorrizko izena | Самара Куйбышев Самара | ||
Posta kodea | 443000–443999 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 53°11′00″N 50°07′00″E / 53.1833°N 50.1167°E53°11′00″N 50°07′00″E / 53.1833°N 50.1167°E | ||
![]() | |||
Azalera | 541,382 km² | ||
Altuera | 100 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.169.719 (2017)![]() | ||
Dentsitatea | 2.151,32 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1586 | ||
Telefono aurrizkia | 846 | ||
Ordu eremua | UTC+04:00 | ||
Hiri senidetuak | Stara Zagora, Stuttgart, Koper, Palermo, Saint Louis, Kaliningrad, Homel eta Samarkanda | ||
http://city.samara.ru/ |
Samara[1] (errusieraz: Сама́ра, translit.: Samara), 1935-1990 bitartean Kuibyxev (errusieraz: Ку́йбышев) deitua, Errusiako hiria da, herrialdearen mendebaldean dagoen Samara oblasteko hiriburua. Volga eta Samara ibaien bilgunean dago. 2010ean 1.164.685 biztanle zituen[2].
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1586. urtean sortu zuten hiria estepatik hurbiltzen ziren nomadei aurre egiteko. Hasieran biztanle gehienak kosakoak ziren, eta eskulangileak eta merkatariak heldu ziren ondoren. XIX. mendean oparotasun handia izan zuen hiriak burdinbideari esker batetik eta janari industriari esker, bestetik.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Industria (nekazaritza jarduerarako eta petrolio industriarako makineria, petrolio findegiak, kimika industria, janari industria, eraikuntzarako gaiak) eta lurpeko aberastasunen ustiapena (petrolio eta gas hobiak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Oso indarretxe garrantzitsua dago hiritik hurbil, Volga ibaian gora.
Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiriko monumentuei dagokienez, aipagarriak dira Antzaldaketaren eliza (1685), Kazan katedrala eta molde bizantziarrei jarraituz eginiko Smolensk eliza.
Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Samarak klima kontinental hezea du, Dfb Köppen klima sailkapenaren arabera.
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 4.2 | 6.8 | 15.8 | 31.1 | 34.4 | 39.6 | 40.4 | 39.9 | 34.2 | 26.0 | 14.0 | 7.3 | 40.4 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -6.8 | -6.1 | 0.4 | 12.1 | 20.8 | 25.4 | 26.9 | 25.0 | 18.6 | 9.9 | 0.1 | -5.4 | 10.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -10.1 | -9.8 | -3.5 | 6.9 | 14.8 | 19.6 | 21.4 | 19.2 | 13.2 | 5.8 | -2.4 | -8.3 | 5.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -13.1 | -13.1 | -7.0 | 2.6 | 9.4 | 14.4 | 16.3 | 14.2 | 8.9 | 2.7 | -4.7 | -11.0 | 1.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -43.0 | -36.9 | -31.4 | -20.9 | -4.9 | -0.4 | 2.0 | 2.3 | -3.4 | -27.3 | -28.1 | -41.3 | -43.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 50 | 41 | 33 | 38 | 36 | 57 | 58 | 47 | 43 | 53 | 51 | 50 | 557 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 4 | 3 | 5 | 11 | 14 | 15 | 14 | 12 | 14 | 14 | 10 | 6 | 122 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 24 | 20 | 14 | 4 | 1 | 0.1 | 0 | 0 | 0.3 | 4 | 15 | 22 | 104.4 |
Eguzki orduak | 65.1 | 100.8 | 148.8 | 213.0 | 303.8 | 303.0 | 310.0 | 275.9 | 189.0 | 108.5 | 48.0 | 46.5 | 2112.4 |
Hezetasuna (%) | 83 | 80 | 79 | 67 | 58 | 64 | 67 | 69 | 73 | 76 | 83 | 83 | 73 |
Iturria (1): Pogoda.ru.net[3] | |||||||||||||
Iturria (2): Hong Kong Observatory[4] |
Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Samara ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Zhengzhou (Txina)
Saint Louis (Missouri) (AEB)
Stara Zagora (Bulgaria)
Stuttgart (Alemania)
Dnipro (Ukraina)
Denizli (Turkia)
Koper (Eslovenia)
Palermo (Italia)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/05/22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
- ↑ «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- ↑ .
- ↑ Climatological Norms of Samara. Retrieved on: August 24, 2011.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Errusieraz) Udalaren webgunea.