Doragon Bōru Episōdo obu Bādakku
Doragon Bōru Episōdo obu Bādakku | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2011 |
Izenburua | ドラゴンボール エピソード オブ バーダック |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Banatze bidea | direct-to-video (en) |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | akziozko manga eta animea |
Zatiak | 1 liburuki |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Yoshihiro Ueda (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Kazuhiko Torishima (en) |
Konpainia ekoizlea | Toei Animation (en) |
Dragoi Bola: Bardocken atala (japonieraz: ドラゴンボール エピソードオブバーダック Doragon Bōru Episōdo obu Bādakku ) Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko atal berezia da. Kronologikoki Gokuren aita filmaren jarraipena da, Naho Oishi marrazkilariaren komiki batetan oinarriturikoa.
Ez da euskaratua izan, izena japonierazko bertsiotik itzulia Dragoi Bola: Bardock-en atala izango litzateke. 2011ko Irailean Jump Super Anime Touran estreinaturiko OVA da.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atal berezi honetan Bardock Vegeta planetaren suntsipenetik bizirik irten eta iraganera bidaiatu du, planeta arraro batetan bukatuz. Hasieran ez daki nor dagoen, eta Freezer-en arbaso batekin topo egiten du, Chilled izenekoa. Borrokaren amaieran Bardock Super Saiya bilakatzen da Chilled menperatuz, azalpena emanez, Freezer super saiyei dien beldurraren arrazoiaren galderari. Honek Freezer Vegeta planeta suntsitzearen arrazoia azaltzen du, beldur baita kondairazko super saiya agertzea eta berau menperatzea, bere arbasoak kontatu zion bezala.
Komikiaren lehenengo atala 2011. Ekainaren 21. argitaratu zen, bigarrena Uztailaren 22. eta hirugarrena eta azkena, Abuztuaren 3. Saikyo Jump aldizkarian.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmaren pertsonai esklusiboak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chilled
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Freezer-en arbasoa, biek gorputz antzekoa izanik, indarrez ere parekoak dira.
Ebana eta Beri
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ebana eta Beri (jatorrizko japoniera イパナ eta ベリー) Plant planetaren biztanleak, aita eta semea, bihotz honekoak eta Bardocki laguntzen diotenak azken honek planetan konorterik gabe aurkitzean.
Tobi eta Kabira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tobi eta Kabira (jatorrizko japoniera (トービ eta キャビラ) Chilled-en menpe lan egiten duten bi gerlari, Plant-eko biztanleak baino askoz indartsuagoak, hala ere, ez dute Bardock-en aurka denbora luzerik irauten.