Balizko etorkizunari buruzko istorioa da hau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Balizko etorkizunari buruzko istorioa da hau
Jatorria
Argitaratze-data 1993
Jatorrizko izenburua ドラゴンボールZ 絶望への反抗!!残された超戦士・悟飯とトランクス
Jatorrizko hizkuntza japoniera
Jatorrizko herrialdea Japonia eta Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Hizkuntza japoniera
Iraupena 45 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Yoshihiro Ueda Itzuli
[[Kategoria:Yoshihiro Uedak Itzuli zuzendutako filmak]]
Antzezlea(k)
Hiromi Tsuru
Masako Nozawa
Naomi Nagasawa
Naoki Tatsuta
Naoko Watanabe
Shigeru Nakahara
Takeshi Kusao
Jōji Yanami
Miki Itō
Kōhei Miyauchi
Daisuke Gōri
Mayumi Tanaka
Ryō Horikawa


[[Kategoria:Naomi Nagasawak Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Shigeru Nakaharak Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Jōji Yanamik Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Miki Itōek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Kōhei Miyauchik Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Daisuke Gōrik Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Ryō Horikawak Itzuli antzeztutako filmak]]
Bestelako lanak
Musikagilea Shunsuke Kikuchi
Kanpo loturak

Balizko etorkizunari buruzko istorioa da hau (japonieraz: ぜつぼうへのはんこう!!のこされたちょうせんし・ごはんとトランクス Zetsubō e no hankō!! Nokosareta chōsenshi - Gohan to Trunks?) Dragoi Bola Z anime eta mangan oinarrituriko 2. atal berezia da. 1993eko Otsailaren 24an estreinatu zen. Atala euskaratua izan da. Gazteleraz Un futuro diferente: Gohan y Trunks izenburua hartu zuen. Telebistarako atal berezi hau Dragoi Bola Zren 174. eta 175. atalen artean eman zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Atal berezia Goku-ren heriotzarekin hasten da, bihotzeko gaixotasun ezezaguna baitu, eta handik 6 hilabetera Ziborrak bere agerraldia egiten dute, inongo gupidarik gabe ia-ia Z gerlari guztiak hiltzen dituzte, berpiztuak izateko inongo aukerarik gabe Satan Txiki ere hil baitute. 13 urte ondoren, ziborrak gizakiak jazarri eta hiriak suntsitzen jarraitzen dute, bere funtsa dibertitzea bakarrik izanik. Bizirik irten den bakarra Gohan da, Vegeta-ren seme gaztearekin: Trunks. Egunero infernua pairatu behar dute: Gohan bakarrik ezin du deus haien aurka, Goku Gohan ume txikia zenean hil baitzen, eta Trunks haurtxo bat besterik ez zen. Gohan era gogorrenetarikoan ikasi behar zuen Super Saiya nola bihurtu, baina hau ez zen nahikoa bi ziborrei aldi berean aurre egiteko.

Gainera, Zibor 17 eta Zibor 18-rren kontra burrukatzeaz gain, bere gain hartzen du Trunks gaztea entrenatzearen erantzukizuna, Gohan noizbait hiltzen bada, hark menperatu ditzan, eginkizun nahiko zaila izanik hark ez baitzuen inor izan entrenatu zezakeenik. Gohan itsuki sinesten du Trunks-engan eta ziborrak akabatzeko behar den potentziala duela uste du. Beraien lehenengo borroka jolas-parke batean suertatzen da, ziborrak parkea txikitzen hasten dira eta Gohan eta Trunks ekiditera joaten dira. Gohan eta ziborg 17 burrukan hasten dira, ziborg 18 begira dabilen bitartean. Nahiz eta ziborg 17 gogor saiatu, Gohan super saiyan bihurtzen da eta burrukaren kontrola hartzea lortzen du, ziborg 18 burrukan parte hartzera behartuz. Trunks, nahizta oraindik prest egon ez, Gohan laguntzera doa, ziborg 18ren kontra lehiatuz, baina ziborra bere kolpeak saihesten ditu behin eta berriz, berearekin jolasean bezala arituz, ondoren Trunks menperatuz eta konorte barik eta larriki zauriturik utziz. Baina Gohan azken momentuan salbatzen du, hondakinen artean ezkutatzeko beharra izanez. Ezin aurkiturik, Ziborg 28 parke osoa lehertzea erabakitzen du, Gohan Trunks estaltzen du bere gorputzarekin berau babesteko baina prozesuan bere ezker besoa galtzen du. Borroka bukatu ondoren, indaba miragarri bakarra gelditzen zaio, baina Trunks ematea erabakitzen du bere bizitza salbatzeko. Geroago Trunks eta Gohan entrenatzen jarraitzen dute, beti ere Gohan Trunks super saiya bilakatzeko eginkizunean lagunduz, oraindik arrakasta izan barik.

Arratsalde batean, Gohan eta Trunks mendian entrenatzen ari ziren bitartean, leherketa batzuen zarata entzuten dute, bi ziborren hurbilera adierazten dietelarik, Gohan haien bila doa, Trunks berarekin joateko baimena eskatzen dio, hasieran Gohan-ek baiezkoa eman duela dirudi, baina segituan lepoan kolpe seko bat ematen dio, konortea galduz. Gohan-ek badaki berarekin joatea utzi ezkero, posibleena hiltzea dela izatea, horren ordez nahiago du etorkizunean, indartsuagoa bilakatu denean, ziborrak suntsitzea.

Gohan ziborg 17 eta 18ren bilkurara doa, haiek behin eta betikoz txikitzeko helburuarekin. Borroka latza da, tamalez bien kontra aldi berean burrukatzeagatik eta ezker besoa falta zaiolarik desabantailan dago, eta bi ziborrak bortizki irteten dira bere kontra, zerutik energia kolpe multzo handia jaurtikiz, eta Gohan-en bizitzarekin bukatuz.

Trunks esnatu eta ez da gai Gohan-en ki indarra nabaritzeko, jarraian hirira doa bere aurkitzeko xedearekin. Amaieran, denbora luze batean bila egon ondoren, Gohan-en bizi gabeko gorpua aurkitzen du. Guztiz haserretuz, lehen aldiz super saiya bihurtzea lortzen du.

3 urte geroago, Bulma denbora makinaren eraikuntza bukatua dauka, Trunks-i emateko eta iraganera bidai dezan istorioa aldatzeko. Hala ere, Trunks buruan duen bakarra ziborrak akabatzea da Gohan-en heriotza mendekatzeko. Bere amaren protestei inongo jaramonik eginez, Trunks berriz ere ziborren kontra burrukatzen da, baina eza da gai azken hauek garaitzeko. Zorionez bizirik irteten da, eta Bulma bere sendaketan laguntzen du. Azkenik Trunks gogoeta egin, eta denbora makina erabiltzea erabakitzen du.

Urte bat beranduago, denbora makina bukatua dago eta Trunks prest. Gainera Bulmak Goku etorkizunean pairatuko duen gaixotasuna sendatzeko antidotoa ematen dio. Trunks bere ama agurtu eta 20 urte iraganera bidaiatzen da, Lurraren etorkizuna aldatzeko helburuari irmoki helduz.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irekitze abestia (opening)

  • "CHA-LA HEAD-CHA-LA" Hironobu Kageyamak konposaturikoa

Izte abestia (ending)

  • "Aoi Kaze no HOPE" (jatorrizko japonieraz 青い風のHOPE ) Hironobu Kageyama & KŪKO (Waffle)k konposaturikoa