Saiyak suntsitzeko plana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Saiyak suntsitzeko plana
Datuak
Jatorrizko izenburua Gaiden: Saiyajin Zetsumetsu Keikaku
Izenburua euskaraz Saiyak suntsitzeko plana
Urtea 1993
Generoa Abentura, Akzioa, Arte martzialak, Fantasia, shōnen
Herrialdea  Japonia
Iraupena 26 minutuko 2 atal
Banatzailea Toei Animation, Bird Studio, Fuji Television
Zuzendaria
Shigeyasu Yamauchi
Ekoizleak
Kozo Morishita
Gidoilariak
Takao Koyama (gidoia), Akira Toriyama (historia)
Musikagileak
Keiju Ishikawa
Jatorrizko hizkuntza
japoniera

Saiyak suntsitzeko plana (jatorrizko japonieraz 外伝サイヤ人絶滅計画 Gaiden: Saiyajin Zetsumetsu Keikaku), Dragoi Bola Z animean oinarritutako Super Nintendo kontsolarako egindako bideojokoa da. [1] Bere istorioa gaiden bat da, eta bi ataleko OVA batean moldatu zuten, era berean azken hau Playdia-rako bideo interaktibo batean moldatu zen, Shin Saiyajin Zetsumetsu Keikaku deiturikoa.[2] Ez da inoiz Japoniatik atara.


Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Goku eta Son Gohan Popo-ren deia jasotzen dute gas estralurtar batek, Gas Destron deiturikoa (jatorrizko japonieraz デストロンガス Desutoron Gasu) natura ahultzen ari baita. Goku eta Gohan Bulma-ren bila doaz, baina ez du gasari buruzko inongo informaziorik aurkitzen, handik aldenduz Popo-k 4 gas sortzaile Lurretik sakabanatuta daudela esaten die: arroila (jatorrizko japonieraz Grand Apollo グランドアポロン Gurando Aporon), mendebaldeko basamortua (jatorrizko japonieraz 西の砂漠 nishi no sabaku), Bunbuku Irlan (jatorrizko japonieraz ブンブク島 Bunbuku Tō) dagoen Pogo Pogo bolkana (jatorrizko japonieraz ポゴポゴ火山 Pogo Pogo Kazan) eta izotzezko kontinentea (jatorrizko japonieraz 氷の大陸 Kōri no tairiku). Satan Txiki, Vegeta eta Trunks-en laguntzarekin 4 makinak suntsitzea lortzen dutenean, Dende 5. makina baten existentziaz abisatzen die, Tongari dorrean (jatorrizko japonieraz トンガリタワー Tongari Tawā), dagoena, Mendebaldeko Hiriburuan. Z gerlariak horra abiatzen dira makina suntsitze xedearekin, baina indar eremu bat galarazten dio, bapatean Mamu gerlariek erasotzen diete, hala ere, Kaito-ren aholku bati esker azkar menperatzen dituzte (aholkua benetako gerlariak garaitzeko erabili zuten teknika berdina erabiltzea zen), azken honek 5. makina apurtzeko beste planetan ezkutatzen den benetako arerioa suntsitu behar dutela esaten die.

Segituan Goku eta bere lagunak Planeta Ilunara (jatorrizko japonieraz 暗黒惑星 Ankoku Wakusei) abiatzen dira, bertan Raichi Doktorea eta Hatchhyacku-ren kontra burrukatuz.


Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burrukatzaileak:

Laguntzaileak:

*Ordenagailuak bakarrik erabili dezake Vegeta, ez jokalariak.

Filmaren edo jokoaren pertsonai esklusiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Raichi Doktorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Raichi Doktorea (jatorrizko japonieraz ドクターライチー Dokutā Raichī), Mu Doktorea eta Umez gain, Saiyen Plant planetaren konkistari biziraun dion Tsufur bakarra da. Saiyak suntsitzeko Hatchhyack makina bat sortu zuen, hala ere erasotzeko prest egon zenean 4 saiya besterik ez gelditzen ziren, hauek Lurran bizi ziren, beraz planeta arriskuan jarri zuen bere gotorlekura etorri zezaten. Bere izena ingeleseko Raichi (ライチー Raichī ) hitzetik datoz, Txinako fruta-arbola esan nahi duena.

Hatchhyack[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hatchhyack (jatorrizko japonieraz ハッチヒャック Hatchihyakku) Raichi Doktoreak Saiyak suntsitzeko sorturiko makina da. Makina honek arima baten gorrotoa gizaki ukigai batzuetan elkartzen zituen, Mamu gerlariak deiturikoak. Hatchhyack-ek Raichi suntsitu zuen giza itxura hartu zuenean saiyen aurka burrukatzeko. Bere izena (jatorrizko japonieraz yaoya 八百屋 ) fruta-denda esan nahi du.

Mamu gerlariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hatchhyack makinak izaki hauek Saiyenenganako gorrototik sortutako mamu gerlariak dira. Sorturiko mamu gerlariak hurrengoak izan ziren:

Beste bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

OVA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

OVA Super Nintendo-rako gidaliburu bezala sortu zen, 1993ko Abuztuaren 6an atera zen Japonian bakarrik, bi atal ditu, Lehenengo atala (jatorrizko japonieraz 上巻 Jōkan) eta Bigarren atala (jatorrizko japonieraz 下巻 Gekan) deiturikoak.[3]

Playdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dragon Ball Z Shin Saiyajin Zetsumetsu Keikaku (jatorrizko japonieraz 真サイヤ人絶滅計画 ) izeneko Playdia-k egineko bi bideojoku dira, bi ataletan zatitutako OVA-ren bideo interaktiboa da, lehenengo atala Lurreko atala (Chikyū-Hen 地球編 ) eta Espazioko atala (Uchū-Hen 宇宙編 ).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)Video Game Rebirth : Game Database : Game Profile : Dragon Ball Z Gaiden: Saiyajin Zetsumetsu Keikaku
  2. (Ingelesez)Dragon Ball Z Gaiden: Saiyajin Zetsumetsu Keikaku
  3. (Ingelesez)Dragon Ball Z Gaiden: Saiyajin Zetsumetsu Keikaku