Bateraketa!! Goku eta Vegeta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bateraketa!! Goku eta Vegeta
Datuak
Jatorrizko izenburua Fukkatsu no fusion!! Gokū to Vegeta
Izenburua euskaraz Bateraketa!! Goku eta Vegeta
Urtea 1995
Generoa Abentura, Akzioa, Arte martzialak, Fantasia, shōnen
Herrialdea  Japonia
Iraupena 50 min
Banatzailea Toei Animation
Gidoilariak
Takao Koyama (gidoia), Akira Toriyama (historia)
Musikagileak
Shunsuke Kikuchi
Jatorrizko hizkuntza
japoniera

Fukkatsu no fusion!! Gokū to Vegeta (jatorrizko japonieraz ドラゴンボールZ 復活のフュージョン!!悟空とベジータ Fukkatsu no fūshon!! Gokū to Vegjīta) Bateraketa!! Goku eta Vegeta, Dragoi Bola anime eta mangan oinarritutako 15. filma da, Dragoi Bola Zko 12. eta 1995ko martxoaren 4an estreinaturikoa. Filme hau ez da euskaratua izan, izenburua titulu japoniarretik itzuli da. Gazteleraz ¡Fusión! izenburua hartu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Kaio erregearen planetan arte martzialen txapelketa ospatzen ari da. Bertan Goku eta Paikuhan finalan parte hartzen ari dira. Birtartean, Yama epaileak arimak epaitzen dituen tokian, Saike izeneko Oni gazte eta alaia bat arimak garbitzen duen makina erraldoi baten arduraduna da, haien zati negatiboa kenduz.

Saike-ren erruz, energia negatibo guztia duen makina lehertu egiten da, eta Onia arrosa kolorezko hodei batengandik inguratua, energi gaiztoz beteriko munstro erraldoi batean bihurtzen da, Janemba deiturikoa. Hau beste munduan eraldarazten du infernua izoztuz eta Yama barrera baten bidez bere jauregian giltzaperatuz. Ondorioak txapelketaraino heltzen dira eta Kaio erregeak bi lehiakideak zer gertatzen ari den ikertzera bidaltzen die, burruka geroratuz.

Lurran gauzak ez daude hobeto, beste munduan gertatutakoa hilak bizitzara bueltatzera eragin baitu eta jendea izutzen dabiltza. Gohan, Videl, Trunks eta Goten ordena mantentzearen ardun dira, eta bitartean aspaldiko arerioak agertzen dira, Freezer eta bere jarraitzaileak batik bat, hala ere ez dute asko Gohanen eskuetan iraungo. Hala eta guztiz ere mehatxua handituz doa eta Dragoi Bolak biltzea erabakitzen dute, baina Shenronek ezer egin ez dezakela esaten dio, hilen oatua Yama bakarrik erabaki baitezake.

Beste mundura bueltatuz, Goku eta Paikuhan Janemba eta bere indar izugarria aurkitu dute. Goku bere aurka burrukatzen duen bitartean, Paikuhan Yama jauregian dagoen barrera apurtzen saiatzen da. Janemba dirudien baino gogorragoa da eta Gokuri estualdian jartzen dio, baina azkenean Super Saiya 3 mailari esker garaitu duela dirudi, baina orduan Janemba indarberritu eta burrukarako gaituago den gorputza hartzen du.

Hau burrakari buelta ematen dio eta orain Janemba da egoera maneiatzen duena. Bitartean, Paikuhan Yamaren jauregia oztopatzen duen barrera apurtzeko era aurkitu du: berau iraunduz.

Momentu hartan, Goku amore emateko zorian dagoelarik nor eta Vegeta agertzen da, Boo Ahaltsuaren kontrako bere autosuntsiketaren ondoren beste munduan zegoelarik, eta Janembaren aurka egitea erabatzen du, baina alferrik: Janemba askoz indartsuagoa da.

Konponbidea Gokuren eskutik dator, Metamoru planetan ikasitako bateraketa eralbiltzea proposatuz. Hasieran Vegeta uko egiten du, baina egoera ikusita bere iritzia aldatu eta onartzen du. Lehengo arrakastarik gabeko saiakera baten ostean eta Paikuhan Janemba entretenitzen duen bitartean, desiaturiko bateraketa lortzen dute Gogeta gerlaria agertuz. Gojeta inongo problemarik gabe akatzen du Janembarekin, gaiztotasuna desagertarazten duen eraso batekin, berriz ere hasierako Oni-a kalterik gabe agertuz.

Bitartean lurran, Goten eta Trunksek bere aiten bateraketaren energia nabaritzen dute eta berdina dakiote, planetako zombie guztiak akabatuz. Azkenean dan ondo bukatu da, Vegetak Goku agurtzen du eta berriro inoiz ez duela berarekin bateratuko esaten dio, bitartean Lurran bi imueek Gohan eta Videli bere aiten agerpena ezkutzen diete.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmearen pertsonai esklusiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janemba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janemba (jatorrizko japonieraz ジャネンバ Janenba). Makina garbitzailean zegoen arimen energia gaiztoarengatik sortua. Nergia gaizto hau Yamaren langile bat berenganatu eta Janemba sortu zuen: monstru erraldoi, lodi eta horia. Goku menderatzea lortzen du Super Saiya 3. mailara bilakatuz, baina Janemba birsortzea lortzen du burrakarako prestatuagoa egonik. Super Saiya 3a ez da gai bere indar izugarriaren aurka, eta Gogeta, Goku eta Vegetaren arteko bateraketa, bakar-bakarrik lortzen du hura suntsitzea. Horretarako Gogeta "Arima suntsitzailea" izeneko erasoa erabiltzen du.

Saike Oni[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saike Oni (jatorrizko japonieraz サイケ鬼). Yamarentzako lanegiten duen Oni gaztea da, bere lana arimak garbitzea da eta musika altuegi entzuten egoteagaitik ez dio bere lanari arreta jartzen eta makina apurtzen da, ondorio lazgarriak sortarariz.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irekitze abestia (opening)

  • "WE GOTTA POWER" Hironobu Kageyama konposatutakoa.

Izte abestia (ending)

  • "Saikyō no Fusion" (jatorrizko japonieraz 最強のフュージョン Saikyō no fūshon) Hironobu Kageyama konposatutakoa.