Dragoi Bola Z: F berpiztua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dragon Ball Z: Fukkatsu no F» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Dragoi Bola Z: F berpiztua
Jatorria
Argitaratze-data 2015
Jatorrizko izenburua ドラゴンボールZ 復活の「F」
Jatorrizko hizkuntza japoniera
Jatorrizko herrialdea Japonia
Ezaugarriak
Genero artistikoa animea eta akziozko filma
Iraupena 94 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Honen parte da Dragoi Bola
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Tadayoshi Yamamuro
Gidoigilea(k) Akira Toriyama
Ekoizpena
Konpainia ekoizlea Toei Animation Itzuli
[[Kategoria:Toei Animationek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Kanpo loturak
www.dragonball2015.com/

Dragoi Bola Z: F berpiztua (japonieraz: ドラゴンボールZ 復活の「エフ Hepburn: Doragon Bōru Zetto: Fukkatsu no 'Efu'?) , Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko 19. filma da, Dragoi Bola Z-ko 15. eta azkena. 2015eko apirilaren 18an 2D eta 3Detan estreinatuko da. Akira Toriyama pertsonalki gainbegiratuko bigarren filma izan zen, 2013. urteko Dragoi bola Z: Jainkoen borroka filmaren ostean.[1] Filmean Freezer zitalaren itzulera ikusiko da, baita Jainkoen borroka filmean agertutako Bills eta Wiss arerioak ere. Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz ekimenari esker, 2015eko azaroan euskarazko bertsioa estreinatu zuten.[2]

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Egun baketsu batean Lurrean, Freezer armadako Sorbet eta Tagoma heltzen dira dragoi bolen bila, Freezer berpizteko xedearekin. Bere helburua lortu ostean, Freezer Saiyen aurkako mendekua bilatzen du.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaren garapena eta produkzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filma 2014ko uztailan iragarri zen Jump V aldizkarian Dragon Ball Z 2015 izenarekin. Akira Toriyama filmeko gidoian, pertsonaietan eta diseinuan bere parte-hartzea konfirmatu zuen, eta filma jatorrizko mangaren jarraipena zela ere argitu zuen. Toriyama ere film berri hau Dragoi bola Z: Jainkoen borroka filmaren jarraipena izango zela aitortu zuen, baita akzio eszena gehiago egongo zirela segurtatuz. [3]. Handik gutxira trailer bat argitaratu zuten, bertan Shenlong-i pertsona bat berpizteko desioa eskatzen da, ondoren hurrengo testua agertuz: "Historiako desiorik txarrena" (jatorrizko japonieraz 史上最悪の願い。). Ondoren Son Goku super saiya bihurtzen da. [4][5]

2014ko abenduaren 5n, filmaren lehenengo trailer osoa Fuji TV kateko Mezamishi TV programan igorri zen. [6] Filmerako promoziozko irudi bat atera zen, bertan Freezer, Goku, Vegeta, Satan Txiki, Son Gohan, Krilin agertzen dira, baita aurreko filmeko Bills eta Wiss ere. Aldi berean Freezer-en menpeko bi pertsonai berri agertu ziren: Sorbet (ソルベ) eta Tagoma (タゴマ). Aldizkarian esan zuten bezala, Toriyamari Filmaren izenburua Maximum the Hormone musika talde japoniarraren F abestia entzuten zegoen bitartean bururatu zitzaion. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]