Dougga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dougga / Thugga1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Dougga theatre.jpg
Mota Kulturala
Irizpideak ii, iii
Erreferentzia 794
Kokalekua  Tunisia
Eskualdea2 Estatu arabiarrak
Koordenatuak 36° 25′ 20″ N, 9° 13′ 6″ E / 36.42222°N,9.21833°E / 36.42222; 9.21833Koordenatuak: 36° 25′ 20″ N, 9° 13′ 6″ E / 36.42222°N,9.21833°E / 36.42222; 9.21833
Izen ematea 1997 (XXI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Dougga edo Thugga (amazigeraz: Dugga, Tugga; arabieraz: دقة‎) antzinaroko hiri punikoa da, egungo iparraldeko Tunisian zegoena. Numidiar, erromatar eta bizantziar aztarnak ditu. Bere mausoleo puniko eta bere erromatar antzerki eraikin nabarmenenak dira. 1997an UNESCOk bere aztarnategia Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Dougga gaur egungo Téboursouk hiritik gertu dago, 4'6 kilometro hego-mendebaldera[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinaroko trikuharriak aurkitu diren arren, hiria K.a. VI mendean sortu zela uste da[2]. Historiagile batzuen ustetan Agatokles Sirakusakoak K.a. IV mendean konkistaturiko Tokaï hiria da (antzingrekeraz Τοκαί). Edozein kasutan ere antzinatik giza asentamendu garrantzitsua izan zen.

Hiri numidiarra egon zen tokitik gertu erromatarrek hiri berria eraiki zuten. Hiri numidiar hartan Masinissaren tenplua eraiki zuten K.a. 139 urtean eta badirudi foruma izan bazela erromatar kolonoak iritsi aurretik.

Erromatarrek eremua konkistatu zutenean Dougga hiriari civitas estatusa eman zioten[3]. Zesar Augusto enperadoreen garaian Kartagoko kolonia ezarri zen eta Dougga hiriarentzat garai zailak etorri ziren, bi mendetan zehar hiria bitan banatu baitzen, civitas eta pagus. 205 urtean Septimio Severoren garaian komunitate biek bat egin zuten eta municipium bakarra eratu zen. III mendean "erromatar kolonia" titulua jaso zuen eta izen berria hartu zuen; Colonia Licinia Septimia Aurelia Alexandriana Thuggensis. Hasiera batean aberastasuna ekarri bazuen ere IV mendean hiriaren gainbehera iritsi zen.

Eraikin garratzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoitza numidiarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liberren omenezko tenpluaren oinarrietan aurkitu den eraikina da[4].

Trifolium villa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.o. II edo III mendeko eraikina da, forumaren alboan dagoena, garaiko monumentu publiko nagusien artean. Douggan aurkituriko etxe pribatu handiena da. Bi solairu zituen baina goiko solairua dagoeneko ez da existitzen. Trifolium izena hirusta itxurako gela batek ematen dio[4].

Merkatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.o. I mendean eraiki zuten eta 35'5 x 28 metrotako errektangulua da. Arkuek inguratzen zuten eta dendak zituen bi aldetan. Atari bat zeukan iparraldean eta exedra bat hegoaldean[5]. Exedran merkurioren estatua bat egon zela pentsatzen da. Merkatua erabat desegin zuten gotorleku bizantziarra eraikitzeko.

Lizinioren bainuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Licinii familiak eman zizkion hiriari III mendean. Neguko bainuak ziren. Gaur egun oraindik jatorrizko hormak mantentzen dira.

Puniar-Libiar mausoleoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atebanen mausoleoa numidiar arkitekturaren adibide bakanetakoa da. K.a II mendean eraiki zen hilobiak 21 metrotako altuera du.

Garaipen arkuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Douggan bi garaipen arku daude, bata Septimio Severorena, oso kalteturik aurkitzen dena, eta bestea Alexandro Severo enperadorearen omenezkoa. Biak ala biak III mendean eraikiak[4]. Hirugarren arku bat izan zela ere jakina da, baina gaur egun ez da aztarnarik ere aurkitzen.

Aisialdiko eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teatroa, anfiteatroa, zirkua eta auditoriuma zeuden Douggan.

  • Teatroa k.o. 168 urtean eraiki zen eta Afrika erromatarrean ongien kontserbaturik dagoenetako bat da[5]. 3.500 ikuslerentzako tokia zuen, kontutan hartu behar da garai hartan hiriak 5.000 biztanle zituela. Gaur egun oraindik erabiltzen da ikuskizunetarako.
  • Auditoriuma: Txikia da, 20 x 20 metrokoa. Liberren tenpluaren gehigarri bat zen eta novizioen hastapenetarako erabili zela uste da[6].
  • Zirkua: Gurdi lasterketak egiteko erabili zen baina gaur egun dagoeneko ia ez da ikusten.
  • Anfiteatroa: Anfiteatroa izan zen zuloa baino ez da nabaritzen.

Eraikin erlijiosoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Massinissaren tenplua: Hiriaren mendebaldean kokaturik zegoen. 1904 urtean aurkitu zuten eta zimentuak baino ez dira ikusten.
  • Kapitolioa: II mendeko eraikin erromatarra da. Erromako hiru jainko nagusien omenez egin zuten; Jupiter Optimus Maximus, Juno Regina eta Minerva Augusta[5].
  • Merkurioren tenplua: Merkatuaren parean dagoen eraikina da, dagoeneko zutabeen oinarriak baino ikusten ez diren arren.
  • Saturnoren tenplua: Hiriak bi tenplu eskeini zizkion Saturnori baina bakarraren aztarnak gelditzen dira[7]. Tenplu honetatik haran guztiaren ikuspegi itzela dago.
  • Juno Caelestisen tenplua: Hiriaren kanpoaldean eraiki zen eta ongien kontserbatzen den eraikinetako bat da. III mendean eraiki zuten eta 52 metrotako perimetroa du.
  • Beste hainbat tenplu ere baziren: Augusto Pietirena, Minervarena, Caracallarena, Plutonena...

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Italieraz)  «Africa agostiniana: la numidia» www.cassiciaco.it . Noiz kontsultatua: 2018-09-25 .
  2.   Khanoussi, Mustapha (2003) L’évolution urbaine de Thugga (Dougga) en Afrique proconsulaire : de l’agglomération numide à la ville africo-romaine CRAI 131-155. or. .
  3.   L’Afrique romaine. 69-439 Atlande 309 or. .
  4. a b c   Khanoussi, Mustapha (2008) Dougga Agence de mise en valeur du patrimoine et de promotion culturelle 41 or. .
  5. a b c   Gros, Pierre (1996) L’architecture romaine du début du IIIe siècle à la fin du Haut-Empire Picard 455 or. .
  6.   Rachet, Guy (1996) Dictionnaire de l’archéologie Robert Laffont 296 or. .
  7.   Le Glay, Marcel (1961) Saturne africain. Monuments I De Boccard 207-212. or. .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dougga Aldatu lotura Wikidatan