Dragoitxo arrunt
Dragoitxo arrunt | |
---|---|
![]() | |
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Squamata |
Familia | Phyllodactylidae |
Generoa | Tarentola |
Espeziea | Tarentola mauritanica Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Eguneko zikloa | cathemeral (en) ![]() |
Dragoitxo arrunta edo herensugetxo arrunta (Tarentola mauritanica) eskualde Mediterraneoan kausitzen den narrasti txiki bat da. Iberiar penintsulatik ekialderantz, Joniako uharteetaraino, kontinentearen ondoko aldean eta Kretaraino hedatzen da. Kanariar uhartetan eta Afrika iparraldean ere aurkitzen dugu. Bizkaieraz erubea esaten zaio[1][2]
Euskal Herrian zabaltzen ari den espezie bat da, batez ere kostaldetik gertu, eta puntu batzuetan ugaltzeko gai dela ikusi da.[3]
Itxura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]15 cm-rainokoa da, isatsa barne, baina askotan txikiagoa da. Gorputz eta buru zapalekoa, geko sendo eta piporra da. Hatzetan, kuxin itsaskorrak dituzte. Oin bakoitzaren hirugarren eta laugarren behatzak azkazal motz kurbatuez horniturik daude.
Gorputzak eta isatsak gailur irtenak dituzte; gorputzari itxura nahiko arantzatsua ematen diote. Kolorazio aldakorra du baina, orokorrean, arrexka edo gris arrexka izaten da, isatseko banda ilun garatuagoekin.
Ohiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kostaldeko zonalde lau, bero eta idorretan aurki daiteke; eskualde batzuetan barrurantz hedatzen da, Iberiar penintsulan esate baterako. Sarritan harrizko horma, hondakin, uharri, labar, enbor-mordo, kanpoko pareta eta eraikuntzetako teilazko teilatuetan kausitzen da. Etxeetan lanparek erakarritako intsektuak ehizatzen ikusten dira. Askotan, lotsatiak ez direnez, egoitzetan ere sartzen dira; horregatik, batzuetan fardeletan ezkutatzen direnez, garraiatuak izaten dira, jatorrizko eremutik urrutiraino.
Tenperatura 15 °C baino altuagoa bada, gauez oso aktiboa da, baita egunez ere, urteko sasoirik hotzenetan.
Erraztasun handiz gora egiten du, baita arroka irtenen gainetik ere; gorputza azaletik hurbil mantentzen da eta hankak alboetarantz botatzen ditu. Hatzak gorantz igo daitezke bere kuxin itsaskorrak babesteko erabiltzen ez direnean.
Bariazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oso gutxi Europan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tarentola mauritanica. Eusko Jaurlaritza, Euskadiko Naturari buruzko informazio sistema.