Dragoi bola Z: Jainkoen bataila
Datuak | ||
---|---|---|
Jatorrizko izenburua | ドラゴンボールZ 神と神 | |
Izenburua euskaraz | Dragoi bola Z: Jainkoen bataila | |
Urtea | 2013 | |
Estreinaldia | 2013ko martxoaren 3a (2014ko maiatzaren 30a, Euskal Herrian) | |
Generoa | Abentura, Akzioa, Arte martzialak, Fantasia, shonen | |
Herrialdea | ![]() |
|
Iraupena | 85 minutu (zinema bertsioa) 105 minutu (bertsio luzatua) |
|
Banatzailea | Toei Animation | |
Zuzendaria | ||
Masahiro Hosoda | ||
Gidoilariak | ||
Yūsuke Watanabe (gidoia), Akira Toriyama (historia) | ||
Musikagileak | ||
Norihito Sumitomo, Flow | ||
Jatorrizko hizkuntza | ||
Japoniera |
Dragoi bola Z: Jainkoen bataila (japonieraz: ドラゴンボールZ 神と神 Hepburn: Doragon Bōru Zetto: Kami to Kami , hitzez hitz, jainkoa eta jainkoa) , Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko 18. eta azken filma da. 2013ko martxoaren 3an estreinatu zen. Film hau euskaratua izan da.[1]
Azken 17 urtetan zineman estreinatu den Dragoi bolako lehen filma da, aurrekoa 1996. urtean estreinatutako Boteretsuenaren bidean izanik.
Film hau Dragoi Bola historiaren atal ofiziala izango da, honen sortzailearen, Akira Toriyamaren, parte-hartze sakonarekin eta jatorrizko mangaren 517 eta 518 atalen artean kokaturik, Majin Boo borrokaren ostean, maiz hamarkada galdua deritzona.[2]
Eduki-taula
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Maji Booren aurka borrokatu eta urte batzuk geroago, krisi batek mehatxatu du lurra. Bills, txikizioaren jainkoak, unibertso osoko orekari eusten diona, bere loaldi luzetik esnatu da. Saia batek Freezer garaitu duen zurrumurrua entzun ondoren, Bills haren bila abiatu da. Denbora luzea igaro ondoren hain etsai indartsua aurkitzean hunkituta, Gokuk erronka jo dio txikizioaren jainkoari, baina ezinean dihardu jainkoaren ahalmena izugarrizkoa baita. Hartan, Billsek agur-hitz kezkagarriak jaulki ditu: "Lurrean izango ahal da norbait txikitzea merezi duenik!" Goku, Vegeta, Gohan eta lurreko gainerako gerrariak izango ote dira gai aurrekaririk ez duen indar txikitzaile hau geldiarazteko?
Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Filmaren abesti nagusia Hironobu Kageyama-ren Cha-La Head-Cha-La-ren bertsioa izango da, Dragoi Bola Zren jatorrizko irekitze abestia, Flow rock musika-talde japoniarrarena. [3] Taldekideak komentatu zuten bezala, irrikaz ikusten dute aukera hau, oinarrizko ikastolan zeudenetik seriearen jarraitzaileak direlako.
Filmaren pertsonai esklusiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Whis[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bills-en zerbitzaria.
Bills[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Suntsipenaren jainkoa.
Euskarazko bikoizketa aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Kaioshin: Aner Narvaez Azkarraga
- Kibito: Beñat Narvaiza Martiartu
- Kaito: Xabier Pombo Ortiz de Artiñano
- Son Goku: Xebe Atencia Rubio
- Bubbles: Joseba Etxebarria Uriarte
- Whis: Jon Goirizelaia Ugalde
- Bills: Pello Artetxe Ugalde
- Orakulua: Jaione Insausti Arana
- Krilin: Josu Diaz Zubeldia
- Trunks: Estibaliz Lizarraga Latorre
- Goten. Eva Ojanguren Parrazar
- Bulma: Monika Erdozia Castillejo
- Satan Bihotz Txiki: Pedro Arrieta Gomez
- Gohan: Jose Kruz Gurrutxaga Larrañaga
- Idi Deabru: Aner Narvaez Azkarraga
- Oolong: Iker Diaz Letamendi
- 18. androidea: Joseba Etxebarria Uriarte
- Chi-Chi: Ana Egileor Goikoetxea
- Iratxo Dordoka: Eduardu Gorriño Vicandi
- Vegeta: Felix Arkarazo Izarzelaia
- Satan jauna: Iñaki Beraetxe Illarreta
- Pilaf: Josu Veraela Lezeta
- Shu: Txema Regalado Herrero
- Mai: Maribel Legarreta Lejarzegi
- Yamcha: Beñat Narvaiza Martiartu
- Puar: Jaione Insausti Arana
- Dende: Maribel Legarreta Lejarzegi
- Ten Shin Han: Kepa Cueto Estrada
- Videl: Jaione Insausti Arana
- Majin Boo: Aner Narvaez Azkarraga
- Gotrunks: Estibaliz Lizarraga Latorre
- Polizia neska: Maria Teresa Eguzkiza Gorostiza
- Shenron: Aner Narvaez Azkarraga
- Kaleko gizona: Josu Varela Lezeta
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «'Dragoi Bola Z' filma euskaraz estreinatuko da asteburu honetan», El Correo, 2014/05/30, http://www.elcorreo.com/bizkaia/culturas/cine/201405/30/dragoi-bola-filma-euskaraz-20140529182241.html.
- ↑ (Ingelesez) New Dragon Ball Film Set Between 517th & 518th Manga
- ↑ (Ingelesez) FLOW to cover “CHA-LA HEAD-CHA-LA” for new ‘Dragon Ball Z’ movie
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dragoi bola Z: Jainkoen bataila |
- (Ingelesez) Shōnen Jump countdown page
- (Ingelesez) Dragon Ball 2013 official website
- (Ingelesez) Toei Animation's Dragon Ball 2013 official page
|