Easy Rider

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Easy Rider
ZweiRadMuseumNSU EasyRider.JPG
Filma
Jatorrizko izena Easy Rider
Urtea 1969
Generoa film dramatikoa
akziozko filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 95 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Kalifornia, New Orleans, Mexiko Berria, Malibu eta Arizona
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Dennis Hopper
Gidoigilea(k) Peter Fonda
Dennis Hopper
Terry Southern Itzuli


[[Kategoria:Terry Southernek Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Jack Nicholson
Peter Fonda
Dennis Hopper
Phil Spector
Karen Black
Toni Basil
Luke Askew
Robert Walker
Warren Finnerty
Luana Anders
Michael Pataki
Carrie Snodgress
Bridget Fonda
Dan Haggerty



[[Kategoria:Phil Spectorrek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Toni Basilek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Luke Askewek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Warren Finnertyk Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Luana Andersek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Carrie Snodgressek Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
Ekoizlea Peter Fonda
Konpainia ekoizlea Raybert Productions Itzuli
[[Kategoria:Raybert Productionsek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragilea Peter Fonda
Edizioa Donn Cambern Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Roger McGuinn
Argazki-zuzendaria László Kovács
Sariak
Kanpo loturak

Easy Rider 1969ko Dennis Hopper estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta aktorearen road movie generoko filma bat da. Bertan Dennis Hooperrez gain, Peter Fonda eta Jack Nicholson aktoreek ere antzeztu zuten.

Filmak bere jatorrizko aurrekontua baino 100 bider etekin gehiago lortu zuen. Estreinatu eta lasterrera kultuzko filma bilakatu zen, estatubatuar kontrakultura eta motorzaleen erreferentziazko filma. Filmaren ezusteko arrakastak zuzendariari nolabaiteko ospea eman zion, baina honek ez zuen ospe hori ongi kudeatu.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Wyatt (Peter Fonda) eta Billy (Dennis Hopper) gazteek AEBak zeharkatzeko abentura edo bidai bati ekingo diote, heuren azken helburua New Orleans hiriko Mardi Gras inauterira ailegatzea delarik (bidebatez droga kontrabandista gisa lan egiteko ere kontratatuak direlarik). Biek motozikleta bana erosi eta estatubatuar gizartearen aurpegi ezberdinak ezagutzeko beta emango dien bidaiari ekingo diote.

Bidean aurrera doazela ezohiko hainbat pertsonaia ezagutuko dituzte, tartean arrantxero bat eta bere familia, bai eta autoestopista hippie bat, azkenean herri batean baimenik gabe desfilatzeagatik atxilotuko dituztelarik. Han abokatu mozkorti bat (Jack Nicholson) ezagutuko dute, honek bi gazteak gartzelatik ateratzeaz gain, haiei elkartuz bidaia egiteko erabakia hartuko du.

Aktoteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soinu banda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Byrds, Steppenwolf, The Band taldeen eta Jimi Hendrix musikariaren abestiz osatutako soinu banda du, heuren abestien eskubideak musutruk laga zituztelarik (zinema eta rock musikaren historiako kasu bakanenetakoa), honek filmari askatasun giro berezia ematen diolarik.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zinema eta ekoizpen independientearen aitzindarietako bat izan zen.
  • Bere ekoizpenaren kostuaren 100 bider diru etekin irabazi zuen.
  • Filma ha "Ihesaldia" italiar filman oinarrituta dago.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Easy Rider Aldatu lotura Wikidatan