Edith Margaret Garrud

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edith Margaret Garrud
Suffragette-that-knew-jiujitsu.jpg
“Jiu-jitsu zekien sufragista. Atxiloketa” dio 1910eko ekainean ‘Punch’ eta ‘The Wanganui Chronicle’ agerkarietan argitaratu zen komikiak. Eskuinean ageri den emakumea Edith Garrud “sufrajitsua” da.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotza 1872
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza 1971 (98/99 urte)
Familia
Ezkontidea(k) William Herbert Garrud (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak bodyguard (en) Itzuli, sufragettea, sufragista eta martial artist (en) Itzuli
Kidetza Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoa

Edith Margaret Garrud (Bath, Somerset, 18721971) arte martzialetan profesionala izan zen lehen emakumea izan zen Mendebaldean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sufragisten borrokan izandako eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1910eko azaroaren 18an, Londresen, parlamentuaren kanpoaldean 300 sufragista inguruk polizien harresiarekin egin zuten topo. Poliziak askoz gehiago ziren eta jende artean zeuden hainbat gizonezko zibilen laguntzarekin, emakumeei gogor eraso zieten. Bi emakume hil zituzten, beste asko zauritu eta ehundik gora atxilotu. Emakumeen botoaren aldeko mugimenduak polizia eta gobernua zituen etsai, indarkeriak gero eta protagonismo handiagoa zuen borroka hartan, eta emakumeek erantzuteko prest egon behar zuten[1].

Edith Garrud urte batzuk lehenago hasi zen jiu-jitsu borrokarako japoniar artea praktikatzen, William senarraren eskutik, eta 1910erako jarduera hura emakumeei irakasten hasia zen. Urte hartan bertan Votes for Women aldizkarian idatzitako artikulu batean zioen handik aurrera arerio indartsua izango zutela eta jiu-jitsua oso egokia zela poliziari aurre egiteko. Garrudek berak 1,50 metro besterik ez zuen eta, garai hartan, Londresko polizia izateko gutxieneko altuera 1,78koa zen. Jiu-jitsua, hain zuzen, erasotzailearen indarra haien kontra baliatzean datza.[1]

Prentsa fenomenoaren berri jasotzen hasi zen eta berehala “sufrajitsu” hitza erabiltzen hasi ziren beren burua defendatzeko japoniar artea erabiltzen zuten sufragistak izendatzeko.[1]

Emakumeen eta poliziaren arteko liskarrak areagotu ahala, atxiloketek eta kartzela zigorrek ere gora egin zuten. Sufragista espetxeratuak gose grebak egiten hasi ziren, eta gobernuak Presoen Legea (edo Katuaren eta Saguaren Legea, izen horrekin egin baitzen ezaguna) onartu zuen 1913an, martiririk nahi ez zuelako: gose greban zeuden presoak askatuko zituzten, osasuna berreskuratutakoan berriro kartzelaratzeko.[1]

Horixe egin zuten Emmeline Pankhurst mugimenduko buru nagusietakoarekin. Sufragistek ez zuten Pankhurst berriro atxilotzerik nahi eta Edith Garrudek 30 sufrajitsuz osatutako talde berezia osatu zuen buruzagia babesteko, Bodyguard (bizkartzain) izenekoa.[1]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Irazustabarrena, Nagore. (2016-03-06). «Jiu-jitsu egiten zuten sufragistak» Argia CC-BY-SA lizentzia.