Edukira joan

Edu Zelaieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edu Zelaieta

(2016)
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1973ko ekainaren 26a (52 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Literaturaren Zubitegia: 659 Tabakalera: 122598

Eduardo Zelaieta Anta (Gasteiz, Araba, 1973ko ekainaren 26a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, euskal idazlea eta itzultzailea[1] da.

Hainbat genero landu izan ditu: poesia,[2] zutabegintza,[3] kantuetarako letragintza,[4] haur literatura[5] eta antzerkia[6]. Poesiari dagokionez, zenbait sari eta beka garrantzitsu irabazi ditu, eta bakarkako bost liburu eman ditu argitara.

Zenbait hedabidetan kolaboratu izan du: Euskaldunon Egunkaria, Geu Gasteiz, Radio Vitoria, ETB, Argia, Berria, Alea eta Hala Bedi Irratia, besteak beste. Hain zuzen ere, komunikabideetako jarduera horrekin lotuta, Mundutik mundua (Arabako hitzontzi baten kronikak) liburua eman du argitara; epilogoa edo hitzatzea Karmele Jaio idazlearena da.

Kantuetarako letragintza dela eta, Mugaldekoak taldearentzat idazten ditu abestiak 2004az geroztik; literaturaren eta musikaren arteko topagune horren ondorioz, hiru disko eman ditu argitara taldeak orain arteko bidean. Halaber, beste musikari batzuei ere letrak idatzi izan dizkie; Estitxu Pinatxori[7] edo Joseba Irazokiri, esaterako.[8]

Eneko Ugarte artistarekin ikuskizun batzuk egin izan ditu,[9] baita erakusketa bat osatu ere: Basque misreadings (Berrian gaizki irakurriak) izenekoa.[10][11] Era berean, MAMIAK kolektiboa sortu du 2021ean beste sortzaile batzuekin batera. Kolektiboak Ogiak hizketan baleki izeneko antzezlana sortu eta aurkeztu du hainbat urtez.[12][13][14] 2025ean, Juan Celaya Letamendia Fundazioaren laguntzarekin, Harrimena lantzeko ariketak antzezlana idatzi du. Obra Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdian estreinatu da, Josune Velez de Mendizabal eta Kepa Errastiren zuzendaritza artistikoarekin[15].

Haur literaturan ere badihardu. Amets anfibio liburua Estatuan argitaratutako liburu onenen sartu zuen OEPLIk.[16] Bestalde, Txabi Arnal idazlearekin batera idatzitako lanak direla eta,[17][18][19] haien bi liburuk jaso dute aitortza: Hiru Lehoi ipuinak[20] eta Gora gure alkate jakintsua! lanak.[21] Haur Literaturako itzulpenei dagokienez, gehienbat ingelesetik, katalanetik eta gaztelaniatik aritzen da liburuak euskaratzen.[22]

Azkenik, irakasle eta ikertzaile lanak egiten ditu EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren Sailean[23].

Helduentzako Liburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2002: Jendakiak urruneko familiatan, Arabako Foru Aldundia
  • 2004: Mugaldekoak, Susa
  • 2006: Bidasoa, (beste egile batzuekin batera) Irudi
  • 2007: Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan (Ibon Egañarekin batera ed.), UEU
  • 2009: Baztan-Bidasoko hizkeren azterketa dialektologikoa, Euskaltzaindia
  • 2010: Aldaira urdinak, Alberdania
  • 2016: Ispilu biluziak, Pamiela
  • 2019: Mundutik mundua. Arabako hitzontzi baten kronikak. (Hitzatzea Karmele Jaiorena da), Pamiela
  • 2024: Presbiziak lagundu omen digu (Hitzatzea Iratxe Retolazarena da), Pamiela

Haurrentzako Liburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2018: Torlojuak, (Txabi Arnalekin batera), Elkar
  • 2018: Amets anfibio, Ibaizabal
  • 2021: Berta Berezi (Txabi Arnalekin batera), Erein
  • 2021: Tatxani Handiaren azken trukoa (Txabi Arnalekin batera), Elkar
  • 2022: Hiru lehoi (Txabi Arnalekin batera), Elkar
  • 2023: Gora gure alkate jakintsua! (Txabi Arnalekin batera), Elkar
  • 2025: Alepoko zazpi pediatrak, (Txabi Arnalekin batera), Elkar
  • 2006: Mugaldekoak: Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan, Gaztelupeko Hotsak
  • 2012: Begiak lekuko, Gaztelupeko Hotsak
  • 2017: Galdemoduen trilogia, Gaztelupeko Hotsak

Diziplinarteko proiektuak eta antzezlanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2016: Ispilu biluziak | Literatura eta pintura uztartzen dituen performancea (Eneko Ugarterekin batera)
  • 2019: Mundutik mundua | Literatura eta ilustrazioa uztartzen dituen perfomancea (Eneko Ugarterekin batera)
  • 2020: Basque misreadings | perfomancea eta erakusketa (Eneko Ugarte artista plastikoa, Ane Gebara dramatizazioa eta Beñat Goitia musika)
  • 2021: Ogiak hizketan baleki antzezlana (Mamiak kolektiboa)
  • 2025: Harrimena lantzeko ariketak antzezlana (Zirrara Kolektiboa)

Sariak eta aitortzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2001: Ernestina de Champourcin Poesia Sariketa. Arabako Foru Aldundia. Jendakiak urruneko familiatan lanarekin.
  • 2003: Joseba Jaka beka. Mugaldekoak proiektuarekin.
  • 2019: OEPLIk (Organización Española para el Libro Infantil y Juvenil) Estatuan aurreko urtean argitaratutako lan onenen katalogoan sartu zuen Amets Anfibio liburua, 9 urtetik gorakoentzat.
  • 2021: TOPAraba. Vital Fundazioa eta Oihaneder Euskararen Etxea. Ogiak hizketan baleki proiektuarekin.
  • 2023: OEPLIk Estatuan aurreko urtean argitaratutako lan onenen katalogoan sartu zuen Hiru Lehoi liburua, 6 urtetik gorakoentzat.
  • 2024: JUUL saria, 8-10 urte bitarteko umeen kategorian, Gora gure alkate jakintsua! liburuarekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (kontsulta data: 2023-10-30).
  2. «Euskal Poesiaren Ataria - AUTOBIOGRAFIA - Edu Zelaieta» basquepoetry.eus (kontsulta data: 2023-10-30).
  3. «ARGIA egileak» Argia (kontsulta data: 2023-10-30).
  4. «Badok» Badok (kontsulta data: 2023-10-30).
  5. «Edu Zelaieta Anta - Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (kontsulta data: 2023-10-30).
  6. (Gaztelaniaz) Abasolo, Nagore. (2025-11-05). «‘Harrimena lantzeko ariketak’ se estrena en el Jesús Ibáñez de Matauco» Diario de Noticias de Álava (kontsulta data: 2025-11-08).
  7. «Estitxu Pinatxok ‘Haize gorri batek’ diskoa aurkeztu du Berako Kultur Etxean - Bortziriak» Erran.eus (kontsulta data: 2025-11-08).
  8. «Enpate batekin aski, by Joseba Irazoki» Joseba Irazoki (kontsulta data: 2019-04-12).
  9. SLU, Herritar Berri. (). «EDU ZELAIETA» GAUR8 (kontsulta data: 2017-11-10).
  10. «Basque misreadings. BERRIAn gaizki irakurriak» Lazarraga Kultur Elkartea (kontsulta data: 2020-02-18).
  11. Biain, Aitor. «Semantikaren forma berriak» Berria (kontsulta data: 2020-02-18).
  12. (Gaztelaniaz) Aroca, Jon. (2021-05-20). «TopAraba premia con 7.500 euros los proyectos culturales 'Ogiak hizketan baleki' y 'Benniz'» El Correo (kontsulta data: 2023-10-30).
  13. AEZerbitzuak. «Audio-Mamiak-Kolektiboa-2» Arabako Euskara Zerbitzuak (kontsulta data: 2023-10-30).
  14. (Gaztelaniaz) «‘Ogiak hizketan baleki’: ¿Quién envenenó a las tropas inglesas?» EITB 2021-10-28 (kontsulta data: 2023-10-30).
  15. (Gaztelaniaz) El Jesús Ibáñez de Matauco acoge mañana estreno absoluto de ‘Harrimena lantzeko ariketak’ « Notas de prensa. (kontsulta data: 2025-11-08).
  16. (Gaztelaniaz) Babar. (2019-03-18). «LIJ de España: Selección OEPLI 2018» Babar, revista de literatura infantil y juvenil (kontsulta data: 2024-06-04).
  17. (Gaztelaniaz) González, Carlos. (2023-10-23). «Txabi Arnal y Edu Zelaieta publican ‘Gora gure alkate jakintsua!’» Deia (kontsulta data: 2023-10-30).
  18. (Gaztelaniaz) Artundo, Natxo. (2022-05-11). «Edu Zelaieta y Txabi Arnal explican sus procesos literarios «a cuatro manos»» El Correo (kontsulta data: 2023-10-30).
  19. «Edu Zelaieta: «Txabirekin batera idatzi dudan ipuinik txoroena da»» www.berria.eus 2023-09-30 (kontsulta data: 2023-10-30).
  20. (Gaztelaniaz) Babar. (2023-06-09). «LIJ de España: Selección OEPLI 2022» Babar, revista de literatura infantil y juvenil (kontsulta data: 2023-09-07).
  21. (Gaztelaniaz) NOTICIAS, DIARIO DE. (2024-05-24). «Escritoras/es e ilustradoras/es reciben los premios JUUL de las ikastolas de Navarra» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2024-05-30).
  22. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (kontsulta data: 2024-06-04).
  23. (Gaztelaniaz) «Edu Zelaieta Anta» Dialnet (kontsulta data: 2025-11-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]