Edward Sapir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edward Sapir

president of the Linguistic Society of America (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaLębork1884ko urtarrilaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew Haven (Connecticut)1939ko otsailaren 4a (55 urte)
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea 1909) Doktoretza
Stuyvesant High School (en) Itzuli
DeWitt Clinton High School (en) Itzuli
Tesi zuzendariaFranz Boas
Doktorego ikaslea(k)Benjamin Lee Whorf
HizkuntzakYiddisha
ingelesa
Irakaslea(k)Franz Boas
Wilhelm Wundt
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, hizkuntzalaria, soziolinguista, unibertsitateko irakaslea, etnologoa eta filosofoa
Enplegatzailea(k)Yale Unibertsitatea
Chicagoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Find a Grave: 176527180 Edit the value on Wikidata

Edward Sapir (Lauenburg, Pomerania, 1884ko urtarrilaren 26a - New Haven, Connecticut, 1939ko otsailaren 4a) Estatu Batuetako hizkuntzalari eta antropologoa izan zen. Estatu Batuetako hizkuntzalari eta antropologo ospetsuenetako bat izan zen, bere garaian.

Ipar Amerikako antzinako hizkuntzak aztertu zituen, bereziki; kulturaren eta hizkuntzaren arteko harremanez ere arduratu zen, eta estrukturalismoaren aitzindari izan zen Estatu Batuetan. Alemaniako familia judu batean sortu zen, eta bost urte zituela joan zen Estatu Batuetara familiarekin batera. Columbia Unibertsitatean egin zituen hizkuntzalaritza eta antropologiako ikasketak, Franz Boasekin. 1910etik 1925era bitartean, Kanadako National Museum erakundeko antropologiako arduradun nagusia izan zen; amerindiarren hizkuntzei buruzko lan sakonak egin zituen urte haietan, eta hizkuntzalaritzaren zientzian eta teorian ere aurrerapen handiak egin zituen.

1921. urtean idatzi zuen saiakera-liburu garrantzitsuena, Language (Hizkuntza). Obra horretan, hizkuntzalaritza sinkronikoaren garrantzia azpimarratzen zuen, estrukturalisten modura, baina garrantzi handia eman zien, halaber, alde batetik, antropologiari (ethnolinguistics edo etnologian oinarrituriko hizkuntzalaritza sortu zuen Sapirrek) eta, bestetik, lexikologiari eta semantikari. Teoriaren arazo formalez ere arduratu zen, eta 1925ean fonemaren azalpen bat egin zuen, Pragako Eskolako hizkuntzalarien lanetatik abiatu gabe. Semantikako irizpideetatik abiatuz, munduko hizkuntzen tipologia bereziak aztertu zituen, eta sintaxiaren alorrean, Zellig Harrisen eta Noam Chomskyren lanen aitzindaritzat hartua da.

Obra nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez) Language (1921; Hizkuntza, 2006)[1].
  • {en}} Selected Writings of Edward Sapir in Language, Culture and Personality (1949an argitaratua, Edward Sapirren idazlan hautatuak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sapir, Edward., (euskaratzailea: GABIKAGOJEASKOA MENTXAKA, Alberto). ([2006]). Hizkuntza : berbetaren azterketarako sarrera. GAIAK ISBN 9788496371033. PMC 434352409. (Noiz kontsultatua: 2019-07-04).