Eija-Liisa Ahtila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eija-Liisa Ahtila
Bizitza
JaiotzaHämeenlinna eta Hattula1959ko abuztuaren 6a (64 urte)
Herrialdea Finlandia
Hezkuntza
Hizkuntzakfinlandiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, bideoartista, film-zuzendaria, fotokazetaria, telebista-ekoizlea eta zinemagilea
Lantokia(k)Helsinki
Jasotako sariak
eija-liisaahtila.com
IMDB: nm0014377 Edit the value on Wikidata

Eija-Liisa Ahtila (Hämeenlinna, Finlandia, 1959ko abuztuaren 6a) finlandiar argazkilari eta bideoartista da. Helsinkin bizi eta lan egiten du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pintura ikasi zuen Helsinkiko Unibertsitateko Free Art of School-en (1980-1985) eta Londresko London College of Printing-en (1990-1991). Azkenik, Los Angelesko American Film Institute-n espezializatu zen (1994-1995).[1]

Ibilbide artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998an, Eija-Liisa Ahtilak Manifesta-ren bigarren edizioan hartu zuen parte. Consolation Service bideo polisemikoa, Veneziako 51. Biurtekoan (1999) saritu zuten, eta haren bidez ilusio zinematografikoa deseraikitzea planteatu zuen.[2] 2000. urtean Vincent Award saria irabazi zuen. 2002an, Tate Modern-en egin zuen erakusketa, 2006an Moma-n The Wind pantaila anitzeko instalazioa erakutsi zuen. Urte berean, 2006an, Mundi Prize arteak irabazi zituen Cardiffen eta Galesen.[3][4] 2009an, Where is Where? historiak errealitateari buruzko iritziari nola eragiten dion kontatzen du.[5]

Bere lana kontzeptualki antolatuta dago irudiaren, hizkuntzaren, narratibaren eta espazioaren eraikuntzaren inguruan. Hizkuntza zinematografikoa erabiliz, Ahtilak formatu handiko instalazioak sortu ditu, kanal askotako proiekzioekin. Haren proposamenak hautsi egiten du ikuspegi zinematografikoaren tradizioa, eta hainbat espazio eta denborarekin batera esperientzia bat eraikitzen du.

Eija-Liisa Ahtilak maitasunari, sexuari, jeloskortasunari, haserreari, zaurgarritasunari eta adiskidetzeari edo nortasuna eratzeari eta suntsitzeari buruzko gaiak jorratzen ditu.[6] Bere argazki-serieetan, historiak protagonismo handia hartzen du, berak “giza drama” deiturikoak. Benetako edo fikziozko gertakarien ikerketan oinarritutako istorioak dira. Ekoizpenean, “bestetasuna” oso presente dago, niaren eta bestearen arteko muga. Lan askotan, ahultasun psikologiko handiko uneetan harrapatutako gizabanakoen buruan nahastera gonbidatzen dute ikuslea.[7]

Bere lana kontinente guztietan erakutsi du: Londresko Tate Modern, Guggenheim Bilbao Museoan, Japoniako The Tokyo Opera City Art Gallery edo Caceresko Helga Arte Garaikideko Museoa.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Instalazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Me/We, Okay, Grey (1993), 3 proiekzioko instalazioa
  • If 6 was 9 (1995), 3 proiekziodun instalazioa
  • Today (1996), 3 proiekzio dituen instalazioa
  • Anne, Aki and God (1998), 5 monitore eta 2 pantaila dituen instalazioa
  • Consolation Service (1999), 2 proiekzio dituen instalazioa
  • The Present (2001), 5 kanaleko instalazioa
  • The House (2002), 3 kanaleko instalazioa
  • Talo (2002), aldi bereko 3 instalazioz egina, Alvear Arte Garaikideko Helga Museoan ikusgai
  • The Wind (2002), 3 proiekzio dituen instalazioa
  • Love is a Treasure (2002)
  • The Hour of Prayer (2005), 4 kanaleko instalazioa
  • Fishermen / Études 1. zk. (2007), kanal bateko instalazioa
  • Where is Where? (2008), 6 kanaleko instalazioa
  • The Annunciation (2010), 3 kanaleko instalazioa
  • Horizontal (2011), 6 kanaleko instalazioa
  • Studies on the Ecology of Drama (2014), 4 kanaleko instalazioa
  • Potentiality for Love (2018), eskultura eta mugimenduan dauden irudiak konbinatzen dituen instalazio hibridoa

Eskulturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The House Scultures (2004), espazio-egiturak eta haien pertzepzioa aztertzen dituen hainbat materialez osatutako seriea.
  • The Clear House (2004), batez ere kristal akrilikoz, zurez eta foamez egina, kanpoko ikuspegia ematen duena.
  • The Pool House (2004)
  • The Shade House (2004)
  • The Tent House (2004)[8]

Argazki-serieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Horizontal (2018)
  • Instruments (2014)
  • Scenographer's mind (2002)
  • Assistant Series (1999). Alvear Helga Arte Garaikidearen Museoan ikusgai dauden View, Kirsi, Laugh, Support, House, Closed doors lanak biltzen dituen argazki-seriea.
  • Casting portraits (1995-97)
  • Dog bites (1992-97)

Marrazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Anthropomorphic Exercises on Film (2011), protagonistak izeia bat duen marrazki-seriea.

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2013, Categoría Art Lab saria, Festival Internazionale del Cinema d’Arte, Milan, Italia (Lana: The Annunciation)
  • 2012, Europako Film Onenaren Saria, International Short Film Festival Oberhausen, Alemania (Lana: The Annunciation)
  • 2009, Arteen Akademikoa, Helsinki, Finlandia
  • 2008, The Prince Eugen Medal for outstanding artistic achievement, Stockholm, Suedia
  • 2006, Artes Mundi, Wales International Visual Arts Prize, Cardiff, Erresuma Batua
  • 2005, Pro Finlandia Medal, Order of the Lion of Finland, Helsinki, Finlandia
  • 2002, Great Prize Fiction, Vila do Conde International Short Film Festival, Portugal (Lana: Love is a Treasure)
  • 2002, Fikzio Onena, Kettupäivät Film Festival, Helsinki, Finlandia (Lana: Love is a Treasure)
  • 2002, Produkzio Onena, National Council for Audiovisual Arts, Helsinki, Finlandia
  • 2000, Europako Arte Garaikideko Vicent Van Gogh Biurteko Saria, Maastricht, Herbehereak
  • 2000, Coutts Contemporary Art Foundation Award, Zurich, Suitza
  • 2000, Film labur nordiko onena, Nordisk Panorama, Bergen, Norway (Lana: Consolation Service)
  • 2000, Finlandiako Tampere Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren Saria (Lana: Consolation Service)
  • 2000, ekoizpen onena, National Council for Audiovisual Arts, Helsinki, Finlandia
  • 1999, ohorezko aipamena Veneziako 48. Biennalean, Italian (Lana: Consolation Service)
  • 1999, ekoizpen onena, National Council for Audiovisual Arts, Helsinki, Finlandia
  • 1998, Edstrand Art Prize, Malmö, Suedia
  • 1998, nazioarteko lehiaketa, VIPER International Festival for Film and New Media, Basel, Suitza (Lana: Today)
  • 1998, Artista femeninoa, Videonale, Bonn, Alemania (Obra: Today)
  • 1997, Epaimahaiaren Ohorezko Aipamena, International Short Film Festival Oberhausen, Alemania (Lana: Today)
  • 1997, Finlandiako Tampereko Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren Saria (Lana: Today)
  • 1997, AVEK kultura auidiobialaren aldaketan izandako lorpen garrantzitsuengatik, Helsinki, Finlandia
  • 1997, nazioarteko lehiaketako filmik onena Nazioarteko Zinemaldian, Basel, Suitza (If 6 was 9)
  • 1993, Produkzio Onena, National Council for Audiovisual Arts, Helsinki, Finlandia
  • 1990, urteko artista gazte onena, Tampere, Finlandia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]