Ekainaren 14ko Mugimendu Iraultzailea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekainaren 14ko Mugimendu Iraultzailea
Datuak
Motaalderdi politikoa
Historia
Sorrera1960
Desagerpena2016

Ekainaren 14ko Mugimendu Iraultzailea Dominikar Errepublikako mugimendu ezkertiarra izan zen. Minerva Mirabal eta Manolo Távarez Justo ekintzaile politikoen zuzendaritzapean, Rafael Leónidas Trujillo diktadorea eraistea zuen helburu.[1]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1959ko ekainaren 14an eta ekainaren 20an Constanza, Maimón eta Estero Hondoko balentria inspirazio hartuta, ekintza horren data izan zen mugimenduaren izena. Fidel Castroren babesa izan zuen matxinada eta 198 bat pertsona mugiarazi ziren.[1][2]

Alderdi politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960an, ekainaren 14ko Mugimendu Iraultzailea izeneko erakunde iraultzailea sortu zen, Constanza, Maimón eta Estero Hondoko balentriaren "Gutxieneko Programa" onartuz.[3]

Ekimenaren jarraitzaile ugari atxilotua eta torturatua izan zen, haien artean, Mirabal ahizpak.[2] Ahizpen erailketak Trujilloren diktaduraren gainbehera areagotu zuen.

1960ko uztailaren 30ean Mugimenduaren Batzar Eratzailea antolatu zen, herrialde osoko ordezkariekin.[3]

Alderdia hirugarren indar politikoa izatera heldu zen, baita erakunde antiinperialista nagusiena ere. Távarezi esker, Juan Bosch lehendakari berriak bere aurkako estatu-kolpearen berri izan zuen eliza, burgesia, militar eta AEBko enbaxadaren babesa zuena.

Gerrilla[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1963ko irailaren 25eko Emilio de los Santos buru zuen kolpearen ondoren, “ekainaren 14ko Mugimendu Iraultzaileak matxinada hasi zuen, 6 gerrilla-talderekin. Helburua 1963ko Konstituzioa berrezartzea zelarik.

Prestakuntza fisiko zein militar ahul eta eskasa, eskuina nagusi zen ingurune politiko nazionala eta gizarte-erresistentzia urri eta ez-eraginkorraren ondorioz, matxinatu ugari atxilotu era erahil zituzten, gutxienez 29. Nahiz eta Távarez bizirik hartu zuten, ondoren, tiro eman zioten.Tavárezen erailketa Santos presidentearen ukoa eragin zuen.

1965ko apirilaren gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dominikar Alderdi Iraultzaileak, José Franciso Peña Gómezen zuzendaritzapean, antolatu eta zuzendutako 1965eko apirilaren Gerran parte hartu zuen Ekainaren 14ko Mugimendu Iraultzaileak.

Dominikar Alderdi Iraultzailea (PRD), Alderdi Sozialista Popularra (PSP) eta Dominikar Herri Mugimenduarekin (MPD) batera, Duarte Zubiaren batailan, Santo Domigoko iparraldea garbitzeko operazioan zein Nazio Jauregia hartzeko ekimenetan parte hartu zuen. Azken honetan, Ferández Domínguez, Juan Miguel Román eta Euclides Morillo erail zituzten.

Desegitea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1965eko apirileko altxamendua bukatuta, mugimenduaren krisia areagotu egin zen, haren eginkizuna bukatuta zegoelakoan. Azkenik, 1968an erakunde politiko gisa desegin zen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Espinal, Flavio Darío "Constitucionalismo y procesos políticos en la República Dominicano" Pontificia Universidad Católica Madre y Maestra. República Dominicana 2003
  • Bermúdez, Marcel "La Guerrilla que Señalo un Horizonte". A 40 años de un sueño. Diario de la Guerrilla de Manaclas.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]