Rafael Leónidas Trujillo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Rafael Leónidas Trujillo
Trujillo 1952.jpg
Dominikar Errepublikako presidente

1930eko abuztuak 16 - 1938ko abuztuak 16
Manuel de Jesús Troncoso de la Concha - Héctor Trujillo
Dominikar Errepublikako presidente


Horacio Vásquez - Jacinto Peynado
Bizitza
Jaiotza San Cristóbal1891ko urriaren 24a
Herrialdea  Dominikar Errepublika
Heriotza Santo Domingo1961eko maiatzaren 30a (69 urte)
Hobiratze lekua cementerio de Mingorrubio
Père Lachaise hilerria
Santo Domingo
Heriotza modua gizahilketa bala zauria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta militarra
Jasotako sariak
Gradua Generalissimo
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Dominican Party

Rafael Leónidas Trujillo y Molina (San Cristobal, 1891ko urriaren 24a - Ciudad Trujillo, 1961eko maiatzaren 30a) dominikar militar eta politikaria izan zen. Dominikar Errepublikako diktadorea izan zen 1930-1961 bitartean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1916-1924 urteetan, Dominikar Errepublika Estatu Batuen mende egon zen garaian, guardia nazionalean sartu zen; 1925ean buruzagi militarra zen, eta 1930. urtean Horacio Vásquez aginpidetik egotzi zuen estatu-kolpean parte hartu zuen. Urte hartan Errepublikako presidente egin zuten, eta 1932. urtean nazioko "Ongile" izendatu zuen bere burua. Nekazarien eta gudarostearen laguntzaz garapen bidean jarri zuen herrialdea eta, aldi berean, aberastasun izugarri baten jabe egin zen. Bertan behera utzi zuen adierazpen askatasuna, eta aginpidearen gaineko kontrol gogorra ezarri zuen, familiako kideen ardurapean utzi baitzituen kargu garrantzitsu ugari. Kanpoko politikagintzan Estatu Batuetako politikaren aldeko agertu zen.

Barne-oposizioa sendotzen ari zela ikusita 1952. urtean Héctor Bienvenido anaiaren esku utzi zuen aginpidea baina, artean, guardia nazionaleko buru izaten jarraitu zuen. Ustelkeria salaketak zirela medio, Latinoamerikako estatuak biltzen dituen AEE erakundeak kondenatu egin zituen Trujilloren politika-bideak. Etxera zihoala ofizial-talde batek hil zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rafael Leónidas Trujillo Aldatu lotura Wikidatan