Ekialdeko Eliza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekialdeko Eliza
Datuak
MotaKristau-sinesbidea
HerrialdeaSiria, Mesopotamia, Iran, Soviet Central Asia (en) Itzuli, Txinako Herri Errepublika, Mongolia eta India
Jarduera
Honen parteChurches of the two councils (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sortzailea
SorlekuaSasandar Inperioa
OndorengoakEkialdeko Asiriar Eliza eta Kaldear Eliza Katolikoa
Desagerpena1552

Ekialdeko Eliza (asiriera klasikoz: ܥܕܬܐ ܕܡܕܢܚܐ‎ʿĒḏtā d-Maḏenḥā), Ekialdeko Eliza Siriakoa, Seleuzia-Ktesifongo Eliza, Persiar Eliza, Asiriar Eliza, Babiloniar Eliza edo Nestoriar Eliza ekialdeko erritu siriakoa jarraitzen zuen Mesopotamiako ekialdeko eliza izan zen.

Ekialdeko Eliza I. mendean sortu zen, eta tradizioaren arabera, Tomas eta Bartolome apostoluek ezarri zuten Tadeo Edesakoarekin batera. Diaspora juduak goi Mesopotamiaren ebanjelizazioa erraztu zuen eta kristautasunaren lehen urteetan komunitateak sortu zituzten Edesa bezalako hirietan.[1] III. mendean jada baziren kristau komunitateak Partiar Inperioan, Mesopotamiatik Gilaneraino. Liturgikoki, Eliza ekialdeko erritu siriakoari atxiki zitzaion (Addai eta Mariren liturgia). Teologikoki, nestorianismoaren doktrina difisita onartu zuen, Jesusen jainkotiar eta giza izaeren banaketa nabarmentzen duena.

V. eta VI. mendeetako eztabaida kristologikoetatik sortutako ekialdeko kristautasunaren hiru adar nagusietako bat izan zen, ekialdeko eliza ortodoxoekin eta kaltzedoniar elizekin batera. Aro moderno goiztiarrean, zenbait zismek bizpahiru patriarkatu arerio sortu zituzten.[2] XX. mendearen bigarren erdialdetik, Iraken oinarritutako hiru Elizak Ekialdeko Elizaren herentzia aldarrikatzen dute eta, Indian, bertoko ekialdeko eliza sirikoek ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Baumer, Christoph. (2016-09-05). The Church of the East: An Illustrated History of Assyrian Christianity. Bloomsbury Publishing, 25 or. ISBN 978-1-83860-933-7..
  2. (Ingelesez) Baum, Wilhelm; Winkler, Dietmar W.. (2003). The Church of the East: A Concise History. Londres-New York: Routledge-Curzon, 112-113 or. ISBN 9781134430192..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]