Red River (1948ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Red River (1948ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1948
Jatorrizko izenburua Red River
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa Westerna, film dramatikoa eta akziozko filma
Iraupena 133 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Grabazio lekua(k) Kalifornia, Mexiko eta Arizona
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Howard Hawks
Arthur Rosson Itzuli

[[Kategoria:Arthur Rossonek Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Borden Chase Itzuli
Charles Schnee
[[Kategoria:Borden Chasek Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
John Wayne
Montgomery Clift
Walter Brennan
Joanne Dru
Coleen Gray
John Ireland
Noah Beery Jr.
Harry Carey
Harry Carey
Paul Fix
Hank Worden
Mickey Kuhn
Chief Yowlachie
Dan White
Lane Chandler
Richard Farnsworth
Shelley Winters
Glenn Strange
Guy Wilkerson
Pierce Lyden
Wally Wales
Tom Tyler
Harry Cording



[[Kategoria:Joanne Druk Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Coleen Grayk Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Noah Beery Jr.ek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Harry Careyk Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Paul Fixek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Mickey Kuhnek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Chief Yowlachiek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Dan Whitek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Lane Chandlerrek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Richard Farnsworthek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Glenn Strangek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Guy Wilkersonek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Pierce Lydenek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Wally Walesek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Tom Tylerrek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Borden Chase Itzuli
Charles Schnee
[[Kategoria:Borden Chasek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Edizioa Christian Nyby Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Dimitri Tiomkin
Argazki-zuzendaria Russell Harlan
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Texas
Historia
Jasotako sariak National Film Registry
Nominazioak Argumentu onenaren Oscar Saria
21st Academy Awards

Borden Chase

Muntatze onenaren Oscar Saria
21st Academy Awards

Christian Nyby
Kanpo loturak

Red River (euskaraz Ibai Gorria) 1948ko Howard Hawks estatubatuar zinema zuzendariaren Western filma bat da. Bertan honako aktore hauek antzeztu izan zuten: John Wayne, Montgomery Clift eta Walter Brennan. Filma hau maiz Western filma onenetako bat bezala goraipatua izan ohi da, American Film Institute erakundeak garai guztietako hamar Western onenen artean sailkatu duelarik.

Red River Montgomery Clift aktorearen estreinaldi zinematografikoa izan zen. Bere lehenengo film honetan antzezle gazteak lan bikaina egin zuen, eta John Wayne beteranoaren mailak ez zuen inondik inora bigarren plano batean utzi berea.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istorioa 1851. urtean Texas estatuko iparraldeko mugan hasten da. Thomas Dunson (John Wayne) abeltzainak Texas estatuan bere ganadu arrantxoa sortu nahi du. Bere lantegiaren hasieran Matthew Matt Garth (Montgomery Clift) izeneko mutiko umerzurtz bat ezagutu eta adoptatu egiten du. Red River ibaia gurutzatzen dutenean, beste abeltzain baten jabetzakoa den lursail batean bizitzen jarriko dira. Handik hamarren bat urtetara eta jada Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila garaian, Dunson arrantxoa ekonomia arazoez beterik larri eta estu dabil. Ondorioz, Thomas dunsonek abereak salneurri onean saltzeko asmoz bere ganadu multzo erraldoiarekin Missourira martxa egitea erabakitzen du. Thomas Dunsonen laguntzaile nagusienen artean honako hauek daude: jada gazte heldua bilakatu den Matt (Montgomery Clift) eta Groot Nadine (Walter Brennan) eskarmentudun gizona. Ibilbidean zehar gizon taldeak gora behera ugari biziko dituzte, honi Dunsonek bere langileekin duen jarrera gogorra gehitu behar zaiolarik.

Bestalde, nahiz eta ibilbide seguruagoa ziurtatzeko asmoz Dunsonek abeltalde bat trena iritsi berri den Abilene udalerrira bidaltzeko gomendioak jaso izan, honek proposamenari uko egin eta bere hasierako egitasmoarekin jarraituko du. Eztabaidaren erdian, Mattek Abilenera joatea erabakiko du, nahiz eta Dunsonek matxinada haren aurrean Matt hiltzeko mehatsua jaurti. Mattek hirian ganadua saltzeko asmoa gauzatu eta asmo onez Dunsoni irabazien zati bat emateko asmoz txeke bat ere bien izenean lortuko du. Halere, Dunson arrantxero zaharrak Matt gaztea topatu eta bien arteko liskarra piztuko da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Red River (1948). .Nytimes.com.
  2. RED RIVER: The Essentials. TCM.com
  3. Red River. Variety.com.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]