Gentlemen Prefer Blondes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gentlemen Prefer Blondes
Gentlemen Prefer Blondes Movie Trailer Screenshot (11).jpg
Filma
Jatorrizko izena Gentlemen Prefer Blondes
Urtea 1953
Generoa komedia erromantikoa
musika-filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 88 minutu
Kolorea koloretakoa
Narratibaren kokalekua Paris
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Howard Hawks
Gidoigilea(k) Charles Lederer
Joseph Fields
Anita Loos


Antzezlea(k)
Marilyn Monroe
Jane Russell
Charles Coburn
Marcel Dalio
Norma Varden
Steven Geray
Elliott Reid
Jean De Briac
Jean Del Val
Rolfe Sedan
Taylor Holmes
Tommy Noonan











Ekoizpena
Ekoizlea Sol C. Siegel
Konpainia ekoizlea 20th Century Fox
Edizioa Hugh S. Fowler
Ekoizpen-diseinatzailea Claude E. Carpenter
Bestelako lanak
Musikagilea Hoagy Carmichael
Argazki-zuzendaria Harry J. Wild
Jantzi-diseinatzailea William Travilla
Kanpo loturak

Gentlemen Prefer Blondes (euskaraz Jaunek Ilehoriak Nahiago Dituzte) 1953ko Howard Hawks estatubatuar zinema zuzendariaren musikal komedia filma bat da. Bertan, Marilyn Monroe eta Jane Russell aktoreek antzeztu zuten. Berez, 1949ko izen berdineko Gentlemen Prefer Blondes musikalaren egokitzapena da, hura era berean 1925eko Anita Loos idazlearen Gentlemen Prefer Blondes eleberrian oinarritua dagoelarik.

Filma honetan Diamonds Are a Girl's Best Friend ("Neska Baten Lagunik Onenak Diamanteak Dira") eta Bye, Bye Baby ("Agur, Agur Laztana") abesti ospetsuak entzun daitezke.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Marilyn Monroe aktorea filmako eszena batean.

Lorelei (Marilyn Monroe) eta Dorothy (Jane Russell) AEBetatik Frantziako Paris hiriburura itsasontzi bidaian doazten bi estatubatuar abeslari gazte dira. Bata ilehoria eta beste ilebeltza, zein edo zein eder eta erakargarriagoa, ontziko gizonezko guztiak txora-txora izango dituzte. Bi neska gazteek helburu berbera dute: aberats batekin ezkontzea. Baina tartean arazo bat ere badago: Loreleik jada mutilaguna badu, Gus Esmond izenekoa (Tommy Noonan), haren aitak (Taylor Holmes) Loreleien asmoez batere fidatzen ez denez neska gaztea jarrai dezan detektibe bat kontratatu duelarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gentlemen Prefer Blondes