El Puerto de Santa Maríako espetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
El Puerto de Santa Maríako espetxea
Penal del puerto 1.jpg
Kokapena
Herrialdea  Espainia
Autonomia  Andaluzia
Probintzia Cádizko probintzia
Udalerria El Puerto de Santa María
Koordenatuak 36° 36′ 20″ N, 6° 13′ 06″ W / 36.605686°N,6.2183804°W / 36.605686; -6.2183804Koordenatuak: 36° 36′ 20″ N, 6° 13′ 06″ W / 36.605686°N,6.2183804°W / 36.605686; -6.2183804

El Puerto de Santa Maríako espetxea (gaztelaniaz: Penal de El Puerto de Santa María) El Puerto de Santa María herrian (Cádiz) zegoen espetxea zen. Espetxe hau 1886 eta 1981 artean martxan egon zen. Gaur egun, era batez bere jarraipena izanik, handik kilometro batzuetara, Europako espetxegune handiena eraiki dute, Puerto I, Puerto II eta Puerto III.

Jatorrizko eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espetxea hasieran antzinako komentu batean kokatu zen, Garaipenaren monasterioan alegia. Eraikina XVI. mendekoa zen, 1517an amaituta, etaMedinaceliko duketzak eraikia. Gaur egun, komentua berreskuratua izan da eta ekintza ofizialak eta kulturalak egiteko erabiltzen da. 1999an,Rafael Albertiri azkeneko agurra eskaini zitzaion bertan, esate baterako.

Jatorrizko monasterioa.

Espetxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espetxea 1886an ireki zen, hasieran ospitale-espetxea bezala. 1891ko apirilaren 30ean, José Millán Astray, Espainiar Legioaren sortzailearen aita, zuzendaria izendatu zuten. Lehenengo presoak 1896ko apirilaren 25ean heldu ziren. Nahiko azkar ospe beltza izan zuen, batez ere presoek pairatzen zituzten baldintzengatik. Espainiako Bigarren Errepublikarekin eta frankismoarekin politikari askok bere ziegak ezagutu zituzten. Izen batzuk aipatzeagatik, Espainiako Gerra Zibila aurretik han egon zen Lluís Companys;[1] gerra ondoren PSOEko Ramón Rubial eta Eleuterio Sánchez "El Lute". Gerra ondoren espetxeko populazioa asko handitu zen; momentu batean 5.479 preso izan ziren bertan entzerratuak, asko eta asko haien ideiengatik. Andaluziako Juntaren arabera erdia baino gehiago ez ziren andaluziarrak. Urte horietan espetxearen baldintzak aurretik txarrak baziren, okertu ziren eta, ondorioz, presoen hiltze tasa handia eman zen. Halaber, oso espetxe gogorraren ospea izan zuen. 60. hamarkadan, beste espetxetan moduan, matxinada ugari eman ziren El Puerton.

2013ko abenduaren 27an "Oroimenaren gunea" izendatu zuten.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.