El Saltillo jauregia

Koordenatuak: 43°19′31″N 3°01′20″W / 43.32528°N 3.02222°W / 43.32528; -3.02222
Wikipedia, Entziklopedia askea
El Saltillo jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaPortugalete
Koordenatuak43°19′31″N 3°01′20″W / 43.32528°N 3.02222°W / 43.32528; -3.02222
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1894
JabeaPrisca Arana Mendiolea

"El Saltillo" jauregia Prisca Arana Mendioleak 1894an Portugaleten eraikitako aisialdirako etxea da, ospitale, kaserna, erreforma-etxe eta babes-egoitza bezala funtzionatu duena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prisca Arana Mendioleak (Miravalles, 1837-1921) 1892an erositako Portugaleteko lur eremu batean eraikitako jauregia da. Prisca Arana José Arana Velasco sestaotarraren eta Benita Mendiolea bilbotarraren alaba zen. José Vallejo Brizuelaren alarguna zen eta Londresen zuen egoitza nagusia.

Prisca Arana hiltzean, jauregia María eta Emilio Vallejo Arana seme-alaben esku geratu zen.[1] 1922an, Maria Vallejo Aranak eta bere senarrak, Juan Galíndez Quintana, Emilioren zatia erosi zuten. Galindez hildakoan jauregiaren jabetza guztia María Vallejoren esku geratu zen.[1]

Abaro etorbidean, Santurtziko Oriol eta Portugaleteko Lexartza jauregien artean dago, ia udalerri bien arteko mugan.

Oinplano laua eta hiru solairu ditu, frantziar estiloan eraikiak. 1950ean zaharberritu zuten, fatxadetako apaindurak kendu eta bistako adreilu gorri erabiliz.

Gerra Zibilaren testuinguruan, jauregia okupatua izan zen. Hasieran, ospitale bezala funtzionatu zun eta ondoren, kuartel nagusi gisa.[1]

Gerra amaitu eta gero etxea berreskuratu bazuen ere, Maria Vallejo ez zen jauregira itzuli eta seme bakarra zen Pedro José Galíndezen gomendioz Asociación Benéfica Casa del Salvador delakoari emaria egin zion, salmenta formatuan, 1950an, hil zen urte berean.[1][2]

Galíndez eta bere emazteak, Mercedes Maíz, eraikinean hainbat hobekuntza egin eta gero, Casa de Familia Hogar Saltillo Nuestra Señora de la Merced izeneko egoitza zabaldu zen, 1951ko abenduaren 11an. Hasierako gazteak Amurrioko Casa del Salvador egoitzatik eraman zituzten.[1]

Egoitzaren inaugurazio ofiziala 1952ko martxoaren 23an egin zen, Antonio Iturmendi Justizia Ministro frankistarekin, Casimiro Morcillo apezpikuarekin eta Adingabeen Babeserako Kontseilu Gorenaren lehendakari eta kideekin, hau da, Mariano Puigdollers, Juan de Hinojosa, Guillermo Montoya, Ramón Alberola eta Desiderio Criado, hurrenez hurren. Casa Reformatorio del Salvador elkarteko lehendakaria zen Javier Mª Ybarra, Anaia Txiki Kaputxinoen Ordenaren nagusia zen José Láinez, Mercedes Maíz eta Pedro José Galíndez-ek ere parte hartu zuten.[1] Egoitzaren lehenengo zuzendaria Tomás Roca Chust izan zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g (Gaztelaniaz) Vives Aguilella, Juan Antonio. (2003). Hogar Saltillo. 50 años de vida familiar. Asociación Casa del Salvador.
  2. (Gaztelaniaz) «Pedro J. Galíndez - Escuela de Ingeniería de Bilbao - UPV/EHU» Escuela de Ingeniería de Bilbao (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]