Antonio Iturmendi
Appearance
Antonio Iturmendi Bañales (Barakaldo, 1903ko abenduaren 15a - Madril, 1976ko martxoaren 4a) euskal herritar politikari karlista izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Politikari eskuindar bizkaitar bat izan zen. Politikari tradizionalista zen eta Francoren erregimenean kargu garrantzitsuak izan zituen: Bilboko alkateordea (1938), Tarragona eta Zaragozako gobernadore zibila (1939) eta gobernazioko idazkariordea (1941-1942). Gobernazio ministerioan idazkari izan ondoren, 1951n Justizia Ministro izendatu zuten. Karguan 1965era arte iraun zuen eta gero, Erret kontseiluko eta Gorteetako lehendakaria bilakatu zen.
![]() |
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |