Elena Moreno Jordana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elena Moreno Jordana
Bizitza
JaiotzaJaka, 1965 (58/59 urte)
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, diseinatzailea eta argazkilaria

Elena Moreno Jordana (Jaka, Huesca, 1965), Jaka hirian jaiotako kazetaria, diseinatzaile eta argazkilaria da. Bere ikasketak Nafarroako Unibertsitatean burutu zituen. Bertan informazioaren zientziak ikasi zuen, baita grabatu eta estanpazio tekniketan goi mailako ziklo bat gauzatu zuen Iruñeko Arte Eskolan. Bere jarduera profesionala hainbat alorretan garatu du; diseinua, kazetaritza, argazkilaritza, ilustrazioa…[1]

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Unibertsitateko ikasketak Nafarroako Unibertsitatean osatu zituen, bertan informazioaren zientziak ikasketan gauzatu zituen. Ondoren, grabatu eta estanpazio tekniketako goi mailako ziklo bat ikasi zuen Iruñeko Arte Eskolan.

Argazkilaritzari dagokionez, parte hartu du ilustrazio eta Diseinu Grafikoari buruzko Nazioarteko Ikastaroan bederatzi alditan, ikastaro honek  Isidro Ferrer eta Grassa Toro zuzendu zuten, Santa María de Albarracín fundazioan. Gehitu behar zaio Nafarroako Unibertsitateko Museoan egindako tailerra, Javier Vallhonrat (2015) zuzendua.[2]

Gainera, 2017 La Maquina, Madrilen erretratuaren argazkigintza ikastaroa hartu zuen. Bertan, erretratatutako pertsonen ezaugarriekin bat datozen argiztapen-eskemak eraikitzen ikasi zuen, argazki-lengoaia erretratuan, keinu-hizkuntzaren ezaugarriak etab. tekniketan trebatu zen. Gainera, erretratuaren argazkigintzan erreferente diren argazkilari handien lana eta modalitate artistiko honen historia eta joerak... ikasi zituen [3]

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudio propioa ireki aurretik, diseinatzaile bezala lan egin zuen Heraldo de Aragón, Diario de Burgos eta El Periódico de Aragón egunkarietan. 2000 eta 2005 artean, Iruñeko Udaleko prentsa zerbitzuko arduraduna izan zen. 2005 bere estudio propioa ireki zuen Nafarroako Antsoain herrian, bertan diseinuan eta komunikazioan lan egiten du.

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere obrak hainbat erakusketetan egon izan dira. Hasiera batean bere lehengo erakusketak Zaragozan burutu zituen, denbora pasa ahala erakusketa horiek Nafarroan zehar ikusgai egon ziren. Kokaleku hauen artean honako hauek nabarmentzen dira:

Egindako erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elena Moreno Jordanaren lanak bi erakusketa modu desberdinetan banatu ahal dira. Alde batetik, bere baitan egindako erakusketak eta beste aldetik, modu kolektiboan edo beste artistekin partekatuko erakusketak. Orokorrean, erakustaldi hauek argazkiz osatuta daude, baino kasu batzuetan beste euskarri batzuk erabili ditu.

Banakako erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norte de Ettopía (2013)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakusketa hau Sergi Reboredo argazkilariarekin egindako bidai baten ondorioa da. 2012an Etiopiara joan ostean, bertan egindako argazkiekin Morenok erakusketa hau sortu zuen. Norte de Etiopia antzinako estilo batekin sortua dago, egileak ez du estilo berritzaile bat bilatzen, baizik eta argazkiak mezu bat bidaltzeko erabiltzen du, argazkigintzaren alderdi gizatiarrena erabiltzen da.[4]

Orillas (2016)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orillas Esan oinaritutako Elena Morenoren lehen erakusketa da. Argazkiak ertzetan dute sorrera eta bukaera. Ertzen definizioan, ezaugarrietan eta sentsazioetan oinarritu zen egilea erakusketa hau sortzeko, baita haietan bizi edo aurkitu ahal ditugun elementu eta izaki desberdinetan.[5]

Hasta donde llega el agua (2019)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakusketa hau ere, Orillas bezala Esako urtegian euskarrituta dago. Kasu honetan elementu gutxirekin, hala nola, ura, zuhaitzak, itzalak, erreflexuak… Urtegia itxuraldatu egiten du misteriotsua eta nahasgarri bilakatzen. Erakusketa honen zentzua ulertzeko egilearen eta urtegiaren harremana ulertu beharra dago, Jakatik Iruñera bidaiatzean ikusten zuen sarritan, baina ez zen izan 2014 arte noiz Morenok argazkiak egiten hasi zion. 2016 argi ikusi zuen urtegiaren istorioa kontatu beharra zuela, argazkien bidez. Erakusketa honek elementu fisikoak; harriak, zuhaitzak, ura, uraren mugimendua, lokatza… eta sentimendu desberdinak; beldurra, nostalgia, Intimitatea, misterioa… helarazten dizkio ikusleari.[6]

Erakusketa argazki erakusgai txikia da, Haiku moduan antolatuta dago. Erakusketa 3 hilabetez egon zen ikusgai Zitadelako bolborategian.[1]

Erakusketa kolektiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agua, residuos, transporte... Vida (2019)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atarrabiako Pilategian kokatu zen, 2019ko urtarriletik apirilera. Nerea Armendarizekin batera egindako erakusketa izan zen, eta obrak hondakinen inguruan eraikiak zeuden.  Birziklatutako material desberdinez egindako zenbait serigrafia aurkeztu zituen Morenok, Armendarizek, infografia desberdinekin osatu zituen. Artelan hauek gure gizartea eta bizi modua deskribatzeko era bat bezala erabili zituzten. Artisten xedea ikuslea hondakinen erabilerari eta biziari buruz hausnarketa bat sorraraztea zen.[7]

Arte y naturaleza (2020)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte y naturaleza erakusketa 1998. urtean egindako De la naturaleza erakusketaren jarraipen bat da. Urte horretan Pedro Salaberri 12 artista desberdin bildu zituen Iruñean, erakusketa bat egiteko. 22 urteren ondoren, 12 artista horietatik 10ek parte hartu zuten eta 26 sortzaile berri gehitu ziren. Erabilitako estiloak bestelakoak dira; eskultura, argazkigintza, obra grafikoa

Erakusketa 2020ko uztailetik irailera irekita egon zen Zitadelako Mistoen pabiloian. Erakusketa honek artista nafar desberdinen elkartze bat suposatu zuen; belaunaldi desberdinetako sortzaileak bildu zituen berriro Pedro Salaberrik, kasu honetan ere naturari buruzko gaiak zirela medio.[8]

Diseinu proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Proiektua
2005 Liburuxka. Programa de San Fermín 2005
2006 Liburua. Los Iruña’ko.
2007 Liburua. Navarra a la carta
2005-2014 Aldizkaria. Actualidad Endesa
2008 Liburuxka. Oteiza, memoria y apropiaciones
2009 Liburu instituzionala. Pamplona, retratos de una ciudad.[9]
2009 Keep it blue Endesa Carbono
2009 Premios Magisterio a los protagonistas de la Educación
2009-2015 Colección de Arte Contemporáneo del Ayuntamiento de Pamplona[10]
2011 Liburua. PVLCRUM. Scripta varia in honorem Mª Concepción García Gainza
2011 Liburuxka. Presentación de la Biblioteca y Filmoteca de Navarra
2014-2018 Katalogoa. Colección “Revisiones. Artistas navarros del siglo XX”
2014- Orain Maketazioa. Endesa "e-magazine"
2015-2016 Monografikoa. Radiografía
2016 Memoria. Fundación Endesa (2016)
2016 Argazkiak. Memoria de la Mancomunidad de la Comarca de Pamplona
2018 Katalogoa. Grupo Danok. 1965-1967. Una modernidad incompleta.[11]
2018 Serigrafiak. Memoria de la Mancomunidad de la Comarca de Pamplona.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Navarra, Diario de. (2019-01-18). «La investigación fotográfica de Elena Moreno se expone en la Ciudadela» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  2. (Gaztelaniaz) «Elena Moreno – Diseño comunicación – Perfil» Elena Moreno - Diseño Comunicación 2017-07-21 (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  3. (Gaztelaniaz) «La Máquina, Escuela Internacional de Especialización Fotográfica» La Máquina, Escuela Online de Fotografía y Vídeo (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  4. (Gaztelaniaz) «Norte de Etiopía • La CALA» La CALA (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  5. (Gaztelaniaz) «Orillas • La CALA» La CALA (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  6. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Yesa, íntimo y personal» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  7. «Agua, residuos, transporte... Vida | Mancomunidad de la Comarca de Pamplona» www.mcp.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  8. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «36 artistas de Navarra plasman en Mixtos sus visiones de la naturaleza» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  9. (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Diez retratos ciudadanos en el nuevo libro institucional de Pamplona» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  10. «Colección de arte del Ayuntamiento de Pamplona, Sin título.» coleccionarte.pamplona.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  11. «» Grupo GAUR. Arte y construcción colectiva, 1965-67. Presentación 5 de marzo» www.museooteiza.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]