Elena Pérez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elena Pérez

Bizitza
JaiotzaErmua1968ko martxoaren 10a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2021eko maiatzaren 7a (53 urte)
Hezkuntza
HeziketaFrancisco Escudero Kontserbatorioa
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktxistularia eta zuzendaria

Elena Pérez Pérez (Ermua, Bizkaia, 1968ko martxoaren 10a - ibidem 2021eko maiatzaren 7a)[1] txistularia izan zen, Eibarko Usartza Txistulari Taldeko zuzendaria.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ermuko San Lorenzo auzoan jaio zen baina txikitatik izan zuen lotura estua Eibarrekin. Txistuaren munduan 7 urte inguru zituela hasi zen  Amalur dantza-taldean. Eibarko kontserbatorioan egin zituen lehengo musika-ikasketak, Donostiako kontserbatorioan jarraitu eta bertan amaitu zituen 1989an. Jose Ignacio Ansorena katedradunarekin bukatu zuen txistu-karrera, aitortza gorenarekin. Biolontxelo eta zeharkako txirula-ikastaroak ere egin zituen.[2]

Musikari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetatik hartu zuen parte  Eibarko txistulari talde batean, eta 80ko hamarkadaren erdialdetik aurrera Eibarko Txistulari Bandako kide izan zen (geroago Usartza Txistulari Taldea izena hartu zuena). Bere bizitza musika irakaskuntzan eman zuen, hainbat ikastetxetan, zein musika eskoletan irakasle arituz (Eibar, Ermua, Bergara, Soraluze, Gasteiz, Mutriku…). Herri mailako eta Euskal Herriko hainbat txistulari -lehiaketatan parte hartu zuen, banaka zein taldeka, baita zenbait sari eta errekonozimendu lortu ere. Bilboko Udal Bandan ere hainbat aldiz parte hartu du.

Beti  ibili zen kalejiretan, kontzertuetan eta alardeetan parte hartzen eta laguntzen (Eibarren,  Ermuan, Deban, Soraluzen, Bilbon, Durangon, Zornotzan eta Donostian). Txistuaren kultura eta musikarekin zerikusia duen guztiari eusteko eta irakasteko helburua zuen.

Eibarrren hainbat txistu kontzertu antolatu eta zuzendu zituen. Kontzertuotan berrikuntzak txertatzen ere saiatu zen, betikoari eutsiz baina aire berriak eta musika tresna anitz gehituz.[3][4][5]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasun luze bat jasan ondoren hil zen 2021eko maiatzaren 7an, 53 urte zituela.[6]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Elena Pérez Pérez (Ermua, 07/05/2021)» www.funeuskadi.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-08).
  2. «Fallece Elena Pérez, directora de la banda de txistularis Usartza» El Diario Vasco 2021-05-07 (Noiz kontsultatua: 2021-07-08).
  3. «Elena Pérez: «El txistu nunca ha estado de moda pero tampoco ha pasado de moda»» El Correo 2013-10-17 (Noiz kontsultatua: 2021-07-08).
  4. Txistu kontzertua Eibarrren. .
  5. Musika; Musikaldia, Xxiv; Kontzertua. «USARTZA Txistulari banda» Eibarko Udala - Ayuntamiento de Eibar (Noiz kontsultatua: 2021-07-08).
  6. «Elena Perez Usartza Txistulari Taldeko zuzendaria hil da» etakitto.eus 2021-05-07 (Noiz kontsultatua: 2021-07-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]