Elorriaga (mendia)

Koordenatuak: 43°16′50″N 2°57′10″W / 43.28049°N 2.95266°W / 43.28049; -2.95266
Wikipedia, Entziklopedia askea
Elorriaga (ofiziala) / Banderas / San Antolín (g. er.) /Casería del Fuerte (g. er.)
Datu orokorrak
Garaiera222 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°16′50″N 2°57′10″W / 43.28049°N 2.95266°W / 43.28049; -2.95266
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaBilboaldea
UdalerriaBilbo
Mendizaletasuna
Ohiko bideaBilboko San Inazio auzotik, Elorrietatik

Elorriaga mendia, gaur egun Banderas izenarekin ere ezaguna, Bilboko San Inazio auzoaren gainean dagoen 222ko metroko mendia da, Ganguren mendilerroko mendi ezagunetariko bat.

Casería del Fuerte eta San Antolín izenak ere erabili izan direla ikusi da dokumentu zaharretan,[1], nahiz eta gaur egun azken bi izen hauek ia erabat ahaztuta egon.

Itsasontziak Ibaizabaletik sartu eta irteteko seinaledun bandera-mastak eta teilape bat jartzea eskatu zuen Bilboko Kontsulatuak 1791ko apirilaren 5ean. Gero, harlanduzko eraikina egin zuten, banderen zaindariarentzat[1].

1808ko dokumentu batek honela izendatzen zuen teilape hori: "banderen etxea San Antolin izeneko mendian". Itsas seinaleen telegrafo horrek, ―gero [[elektrikoa izango zenak—, Portugaleteko barratik ontzien sarrera-irteerak errazteko bidaltzen zituzten seinaleak, Getxoko Usategiko San Inazion zegoen telegrafoarekin korrespondentzian. Elorriaga izan zen mendiaren berezko izena, gaur egun izen ofiziala[2][3], eta "Banderas" izenak ordeztu zuen, toki horretan zegoen telegrafoari erreferentzia egiteko. Isabel II.aren defendatzaileek eraikina gotortu zuten XIX. mendeko karlistaldien testuinguruan. Bilboko bigarren setioan, karlistek hartu zuten, eta bateria bat ezarri zuten bertan, Asua aldeko erasoetatik babesteko.

Igoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun egurrezko zaldaina zabal eroso bat dago San Inazio auzotik, Elorrietatik, Elorriaga mendira oinez igotzeko. Zaldainatik igotzeko eta jaisteko debekatuta daude bizikletak eta patinete elektrikoak.[4]

Mendiaren gailurrean begiratoki bat kokatu dute.[4]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Bilbaopedia - Banderas. Monte» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
  2. (Gaztelaniaz) «Monte Banderas, señales en la cumbre» Deia 2022-06-19 (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
  3. (Gaztelaniaz) Sierra, Elena. (2021-02-26). «Monte Banderas, el monte más desconocido» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).
  4. a b (Gaztelaniaz) Rubinos Artolozaga, Gontzal. (2023-09-25). «Pasarela de madera de Artxanda.» Turismo País Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-03-28).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]