Elortz (kontzejua)

Koordenatuak: 42°44′02″N 1°33′37″W / 42.733888888889°N 1.5602777777778°W / 42.733888888889; -1.5602777777778
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Nafarroako kontzejuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elortz (argipena)».
Elortz
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaNoain Elortzibar
Administrazioa
Posta kodea31470
Geografia
Koordenatuak42°44′02″N 1°33′37″W / 42.733888888889°N 1.5602777777778°W / 42.733888888889; -1.5602777777778
Garaiera480 m
Demografia
Biztanleria293 (2020:  −2)
Elortz 21-4-28
Elortz 21-4-28

Elortz Noain Elortzibarko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, 124 biztanle zituen.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elortzen herri mugakideak honakoak dira: Zabalegi mendebaldean, Zulueta ipar-mendebaldean, Iharnotz eta Otao hegoaldean, eta Ezperun hego-mendebaldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko jaurerria, 1142an Urraca Ortiz-ek Iruñeko Loperi eman zion San Bartolomé monasterioarekin batera. 1802an Elortz Elortzibarko diputatuak eta herritarren artean aukeratutako erregidoreak zuzentzen zuten.

1847an eskola zeukan eta bertako maisuak 800 errealeko soldata jasotzen zuen urtero. Horrez gain, Iruñea eta Zangoza arteko bidean egonik, Elortzek benta zeukan bide hartan. Posta, Elotik etortzen zen astean hiru aldiz.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elortzeko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
118 124 133 145 122 121 118 124

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Esteban eliza: Tenplu barruan, XVII. mende hasierako erretaula erromanista dago. Erretaularen itxura klasikoaz Juan de la Hera arduratu zen eta eskultura Gaspar Ramosen lana da.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Sanguesina Veloz edo Zangoztar Azkarra izeneko autobus konpainiak Elortz Zangoza Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elortzeko jaiak Jasokundearen omenez ospatzen dira abuztuaren 15aren inguruan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa