Patri Espinar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Patri Espinar
Bizitza
Jaiotza Usansolo1985eko apirilaren  16a (34 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak pilotaria

Patrizia Espinar Labián (Usansolo, 1985eko apirilaren 16a) Euskal Herriko pilotaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbolean jokatzen hasi zen eta 2008 eta 2014 artean Oiartzun Kirol Elkartean aritu zen.[1] Ondoren palan jokatzen hasi zen eta 2017an Kolonbian jokaturiko Munduko one wall txapelketan bi urrezko domina eskuratu zituen, bakarkako txapelketan eta binakakoak, Amaia Araiztegirekin batera.[2][3] 2018an esku-huskako pilotan hasi zen jokatzen. Emakume Master Cup-ean binakako txapelketan finalista izan ondoren lau t'erdikoan txapeldun izatea lortu zuen Olatz Arrizabalagari 22-9 irabaziz.[4]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Munduko one wall txapelketa:
    • Bakarka (1): 2017
    • Bikoteka (1): 2017.
  • Emakume Master Cup:
    • Lau t'erdikoa (1): 2018.
    • Bikoteka (0): 2018an bigarren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «PATRI: Patricia Espinar Labián (Defensa)» www.aupaathletic.com . Noiz kontsultatua: 2019-03-10 .
  2.   «Patri Espinar Labián (Usansolo, 1985)» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-03-10 .
  3. (Gaztelaniaz)  «Patri Espinar y la paciencia. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia . Noiz kontsultatua: 2019-03-10 .
  4.   Erredakzioa (2018-12-10) «Patri Espinar usansolotarra txapeldun da lau eta erdikoan» Geuria . Noiz kontsultatua: 2019-03-10 .