Emilio Lledó

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emilio Lledó

Bizitza
JaiotzaSevilla1927ko azaroaren 5a (96 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Montserrat Macau Matas (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaSantiago Montero Díaz (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Armando Segura Naya
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, idazlea, saiakeragilea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Unibertsitatea
La Lagunako Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
UNED
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española

Emilio Lledó (Sevilla, 1927ko azaroaren 5a) espainiar filosofo eta idazlea da.

Filosofian lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta filosofia klasikoko ikasketak egin zituen Alemanian Hans-Georg Gadamerrekin. Txandaka irakasle izan zen Espainian eta Alemanian, 1962an Espainiara behin betiko itzuli zen arte. La Laguna, Bartzelona eta UNED unibertsitateetan irakasle izan zen.

Lledóren arabera, filosofiaren historia "memoria kolektiboaren forma" gisa uler daiteke, gizateriaren garapen osoa biltzen duena eta hiru elementutan banatzen dena: greziar filosofia klasikoa, hizkuntzarekiko arreta analisi filosofikoaren objektu nagusi gisa, eta denborazkotasunaren eta idazketaren kontsiderazioa, "memoriaren filosofia" batera eramango duena.

1993an Espainiako Errege Akademiako kide aukeratu zuten. 1992an Espainiako Saiakera Sari Nazionala jaso zuen eta 2014an Espainiako Letren Sari Nazionala. 2015ean Komunikazio eta Humanitateen Asturiasko Printzesa Saria jaso zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]