Enrique Moreno Plaza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Enrique Moreno Plaza
Bizitza
JaiotzaLa Unión1906ko azaroaren 9a
Herrialdea Espainia
HeriotzaKantauri1937ko martxoaren 5a (30 urte)
Heriotza modua: naufragioa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmarinela eta militarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Itsas Gudarostea
Graduaontzi-teniente
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Matxitxakoko itsas gudua

Enrique Moreno Plaza (La Unión, 1906ko azaroaren 9a- Bizkaiko golkoa, 1937ko martxoaren 5a) espainiar merkataritzarako itsasgizona izan zen. Bilboko Compañía Naviera Euzkera praktikak egin ondoren, 1929an pilotu bilakatu zen. Euskal-Erria eta Hispania bakailao-ontzietan lan egin zuen.[1]

Espainiako Gerra Zibila piztu zuenean baimenean bazegoen ere, itzuli eta Vendaval bouean aritu zen (Nabarra berrizendatua). Teniente bilakaturik, zenbait ekintzatan parte hartu zuen.[2] Matxitxakoko itsas guduan Nabarra bouaren kapitaina zen. Canarias gurutzaontziari aurre egin baina zauritua izan zen. Ebakuatzeko agindua eman baina Ambrosio Sarasolarekin batera itsasontzian gelditzea erabaki eta Nabarrarekin hondoratu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Alpert, Michael. (1987). La guerra civil española en el mar. Madril: Siglo XXI, 226 or. ISBN 84-323-0609-6..
  2. Talón, Vicente. (1988). Memoria de la guerra de Euzkadi de 1936. III Plaza & Janés, 804 or..
Biografia
Murtziako Eskualdea
Artikulu hau Murtziako Eskualdeko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.