Nabarra (boua)
Nabarra | |
---|---|
Mota: | Bou |
Uretaratze data: | 1928 |
Zerbitzua: | Eusko Itsas Gudarostea |
Ezaugarriak | |
Desplazamendua: | 1.204 tona |
Luzera: | 65,40 m |
Zabalera: | 10,40 m |
Sakonera: | 5,79 m |
Abiadura: | 11 korapilo |
Eskifaia: | 42-50 marinel |
Armamentua: | Brankan 101’6 mm kanoia, popan beste bat eta zubian metrailadore bi |
Nabarra Eusko Itsas Gudarostearen boua zen.
1936ko urrian, Agirre lehendakariak Pasaiako PYSBEren lau bakailao-ontzi hartzeko agindua eman zion,[1] tartean Vendaval izenekoa. Errepublikako guda-ontziteriak Vendavali brankan 101,6 mm-ko kanoia eta zubian metrailadore bi jarri zizkion.
1936ko abenduan, Vendaval bakailao-ontzia Nabarra birbataiatu zuten. 1937ko urtarrila eta otsailan, jadanik Nabarra izena zuen ontziaren txopan 101,6 mm-ko kanoia jarri zioten.
Itsasontziak 65,40 metroko luzera eta 10,40 metroko zabalera zuen eta 10 - 11 korapiloko abiadura ere har zezakeen.
Nabarrak Eusko Itsas Gudarostean kapitain bakarra zuen: Enrique Moreno (1936ko urritik-1937ko martxora).
Nabarrak misio nagusi bitan hartu zuen parte:
- 1937ko urtarrilan ondorio gabeko kanoikadaren elkartrukea izan zuten Nabarra eta Velasco itsasontziak, azken hau Bilboko itsasadarra minatzen ari zela.
- 1937ko martxoaren 5ean, euskotar bouek Canarias gurutzaontziari eraso zioten Matxitxakoko itsas guduan, eta euskotarrek Nabarra boua galdu zuten.[2][3][4] Nabarra bouaren kapitaina, lehen ofiziala eta 32 gizon hil ziren, gainerako 20 gizon, batzuk zaurituak, Canariasek hartu zituen. Nabarrako gudariei haien ausardiagatik askatasuna eman zioten, Canarias gurutze ontziaren kapitainaren bitartekaritzari esker.
Nabarra bouaren oroitzapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Literaturan, Cecil Day-Lewis irlandar poetak Matxitxakoko itsas guduan aritutako gudarien omenez Nabarra izeneko poema idatzi zuen. Honela dio:[5]
« | Euskal lurraren gizonak Bizkaiko golkoaren semeak |
» |
Baita ere, Mikel Begoña sopelaztarrak eta Ricardo Sendra argentinarrak Mar de plomo izeneko komikia idatzi zuten Matxitxakoko itsas batailari buruz.[6]
2008an, Eusko Jaurlaritzak esan zuen Nabarra bouaren kokalekua aurkitu zuela, Bizkaiko golkoan.[7][8][9]
Baina gerora, 2008an ere, aurkitutako hondarrak Nabarra bouarenak ez zirela, kargaontzi batenak baizik baieztatu zuten Kresala erakundeko urpekariek.[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ II. Errepublikako Eusko Jaurlaritzako Oroagindua. Itsasontziak errekisatu ditzan, Arrantza Zuzendari nagusiari eskubidea emanez[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Juan Telletxea 'Nabarra' ontziko marinelaren elkarrizketa[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Matxitxako itsas-batailaren deskripzioa[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Juan Telletxea: Bouak Euskadi defendatzera joan ginen gerrara[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz)Joseba Azkarraga sailburuaren artikulua, itsas gudarien omenez[Betiko hautsitako esteka].
- ↑ (Gaztelaniaz) Komikiari buruzko berria[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Nabarra bouaren aurkikuntzaren berria.
- ↑ (Gaztelaniaz) Nabarra bouaren aurkikuntzaren berria
- ↑ (Gaztelaniaz) Nabarra bouaren aurkikuntzaren berria[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Matxitxakon hondoratutako itsasontzia ez zen Bou 'Nabarra'
Kanpo Loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Datu teknikoak