Entente Txikia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Entente txikiaren partaideak.

Entente Txikia 1920-1921 urtetan Lehen mundu gerratik ondo atera ziren hiru estatuen arteko aliantza izan zen. Estatuak hauek ziren: Txekoslovakia, Errumaniako Erresuma eta Serbiarren, Kroaten eta Eslovenoen Erresuma. 1920ko abuztuaren 14an Belgraden sinatu zen. Frantziak aliantza babestu zuen estatu bakoitzaren itunak sinatuz. Alemaniaren hazkunde azkarrak aliantzaren kolapsoa ekarri zuen 1938an. Gerra garaian ez zuen inongo eraginkortasunik izan.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aliantzaren helburuak, batetik, hungariarren mendeku gogoaren aurrean defendatzea zen, baita ere, bestetik, Harbsburgotarren errestaurazioa gelaraztea zen. Modu batez, Danubioko arroaren egonkortasuna gorde nahi zuten. Aliantzak Nazioen Ligaren agintea onartzen zuen eta erregulartasunez egiten zituzten batzarren txostenak Genevara, hau da, erakundearen egoitzara bidaltzen zituzten.[1][2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920ko abuztuaren 14an Belgraden sinatu zen. 1933ko otsailaren 16an aliantzaren hiru estatuen kanpo-harremanetako ministroak bulkada berri eman nahi zioten. Horretarako Genevan egongo zen biltzar iraunkorra sortu zuten eta, halaber, haien kanpoko politika erabat koordinatu zuten. Hiru estatuen asmoa aliantza beste estatuei irekitzea zen eta helburu horrekin proposamena aldarrikatu zuten baina inor gehiago ere ez zen proiektura batu.

1934an Erromako protokoloak sinatu ziten; bertan Austriako Lehen Errepublika, Hungariako Erresuma eta Italiako Erresuma zeuden. Hau Entente Txikirako benetako mehatxua izan zen. Orduan, Frantziako Hirugarren Errepublikak bere aldeko jarrera erakutsi zien Entente Txikiaren partaideei. Baina 1935ko urtarrilaren 1goko itunak, Frantziako lehen ministroa zen Pierre Laval eta Mussolini artean, Frantzia Europa erdiko herrialdetetatik urrundu zuen; Europa erdialdeko estatuek Frantzia, Mussolinirekin harremanak hobetzeko asmoz, haiek baztertzeko prest zegoela susmatu zuten.

1935ko erdialdean Bigarren Italia-Etiopia gerrak krisialdi larri bat eragin zuen. Horren aurrean Ententeko herriek Erresuma Batuko proposamenarekin bat egin zuten, hau da, zigorrak eskatuz eta gatazka Nazioen Ligaren bitartez konpontzeko lana erreibindikatuz. Maiatzan zigorren porrota eta italiarren garaipena garbia zen. Horren aurrean Ententearen partaideek urtero goi mailako agintarien biltzarrak antolatzea erabaki zuten, aliantza indartzeko asmoz. Baina Alemaniaren hazkunde azkarrak aliantzaren kolapsoa ekarri zuen 1938an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Entente Txikia Aldatu lotura Wikidatan