Pierre Laval

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Pierre Laval
Pierre Laval a Meurisse 1931.jpg
head of government of France

1942ko apirilak 18 - 1944ko abuztuak 20
François Darlan - Charles de Gaulle
Deputy Prime Minister of France

1940ko uztailak 11 - 1940ko abenduak 13
Philippe Pétain - Pierre-Étienne Flandin
Kontseiluaren presidentea

1935eko ekainak 7 - 1936ko urtarrilak 24
Fernand Bouisson - Albert Sarraut
Kontseiluaren presidentea

1931ko urtarrilak 27 - 1932ko otsailak 20
Théodore Steeg - André Tardieu
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea


maire


Frantziako Hirugarren Errepublikako senataria

Bizitza
Jaiotza Châteldon1883ko ekainaren 28a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Fresnes1945eko urriaren 15a (62 urte)
Hobiratze lekua Montparnasseko hilerria
Heriotza modua  fusilamendua
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Paris
Nominazioak
Kidetza Milice
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa
Q2415493

Pierre Laval (Châteldon, Puy-de-Dôme, Frantzia, 1883ko ekainaren 28a - Fresnes, Frantzia, 1945eko urriaren 15a) politikaria izan zen. Diputatu sozialista 1914tik aurrera. Aubervilliersko alkate izan zen 1923tik 1940ra bitartean, diputatu, sozialista independente gisa, 1924tik 1927ra, eta senatari 1927tik 1940ra bitartean. Lau aldiz izan zen ministro (Herri Lanak, 1925; Justizia, 1926; Lana, 1930 eta 1932, eta Kanpo Arazoak, 1935-1936), eta berak abiarazitako politikak haserre bizia sortu zuen, ezker aldean, bereziki. Kanpo-arazoetan ere, oso erabaki eztabaidatuak hartu zituen (elkarren laguntzarako akordioa Sobietar Batasunarekin eta, batez ere, Mussoliniren Italiarekiko hitzarmena). 1936an utzi behar izan zuen gobernua, eta 1940an itzuli zen, Pétainekin. Lehendakariorde izendatu zuten, eta naziekin lan egitera deitu zuen argi eta garbi. 1941ean kendu zuten kargutik, baina alemaniarrek berriro ezarri zuten 1942an. Barne Arazoetarako, Informaziorako eta Kanpo Arazoetarako ministro izan zen. Austriako bidea hartu zuen indar aliatuak Frantzian nagusitu zirenean, eta Espainia aldera jo zuen ondoren (1945eko maiatza). Estatu Batuetako militarrek hartu zuten atxilo Innsbrucken, eta Frantziako agintarien esku utzi zuten ondoren. Hiltzera kondenatu eta fusilatu zuten Fresnesen.

Vichyko erregimenaren, Lavalen, kolaborazionismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pierre Lavalek gutun bat idatzi zion Von Ribbentropi, 1943ko maiatzaren 12an. Laval urte horretan Vichyko Erregimeneko Estatu-ministroa izan zen, eta Von Rivventrop, Alemania naziko Kanpo Arazoetako ministroa.

Gutunean argi uzten du boltxebikeenganako gorrotoa noraino heltzen zen frantziarren gizarte talde batean. Izatez naiz eta Labal buruzagi bat izan, frantziar askok gizon honek zuen pentsaera berdina zuten.

« Alemania borroka izugarri baterako prestatu da, eta bere gazteen odola isuriko du, Europa boltxebike bihurtzetik babesteko, prozesu horrek gure kulturaren oinarriak erabat suntsituko bailituzke. Jakinarazi nahi dizuet Frantziako gobernuak ez duela axolagabekeriaz jokatuko zuen herrialdea borondatez egiten ari den sakrifizio itzel horren aurrean, eta zoritzarreko une honetan esan nahi dizuet, bat-batean eta argi, Frantzia (hau da, Vichyko gobernua)prest dagoela zuen ahaleginei laguntzeko, ahal duen neurrian eta inolako atzerapenik gabe.  »
Pierre Lavalen gutuna Von Ribbentropi, 1943ko maiatzaren 12an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Laval Aldatu lotura Wikidatan