Zeelanda Berriko errugbi selekzioa
Zeelanda Berria | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||||||||||||||||||||
Federakundea | New Zealand Rugby Union | ||||||||||||||||||||||||||
Sortu: | 1892 | ||||||||||||||||||||||||||
Ikurra: | Zilarrezko iratzea | ||||||||||||||||||||||||||
Izendapena: | All Blacks | ||||||||||||||||||||||||||
Estadioa: | |||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea: | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||
Kapitaina: | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||
Estreinaldi Internazionala Australia ![]() ![]() 1903ko abuztuaren 15a | |||||||||||||||||||||||||||
Garaipen Handiena Zeelanda Berria ![]() ![]() 1995eko ekainaren 4a | |||||||||||||||||||||||||||
Porrot Handiena Australia ![]() ![]() 1999ko abuztuaren 28a | |||||||||||||||||||||||||||
Munduko Errugbi Kopa | |||||||||||||||||||||||||||
Partaidetzak | 8 (aurrenekoa 1987an) | ||||||||||||||||||||||||||
Emaitza Onena | Txapeldunak 1987, 2011 eta 2015ean |
Zeelanda Berriko errugbi selekzioa edo All Blacks munduko errugbi talde onenetako bat da; 2019ko sailkapenaren arabera, bigarrena. Historian izandako emaitza guztiak kontuan hartuta, inoizko errugbi selekziorik onena. 1903tik, All Blacksek jokatu dituzten partiden % 75 irabazi dituzte.
Haka izeneko maori dantza egiten dute partidak hasi baino lehen.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Errugbiaren hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Charles John Monro izan zen 1870an errugbia Zeelanda Berrian sartu zuena. Ingalaterran ikasten ibilia zen eta handik ekarri zuen. Lehenengo partida Nelson hirian izan zen 1870an bertan Nelson Club eta Nelson Collegeren artean. 1882an Australiako Hegoaldeko Gales Berriko selekzio batek bira egin zuen Zeelanda Berrian eta 1888an British and Irish Lions britainiar selekzioa etorri zen.
Selekzioaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zeelanda Berriko selekzioaren lehenengo partida 1903an izan zen eta Australiako selekzioari 22-3 irabazi zion. 1905 eta 1906 artean Uharte Britanikotan, Frantzian eta Estatu Batuetan zehar bira luze bat egin zuen eta jokaturiko 35 partidatatik 34 irabazi zituen. Galdutako partida bakarra Galesen aurkakoa izan zen. Ingalaterrako kazetari batek jarri zien orduan "All Blacks" ezizena.
Kondaira handiaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hurrengo hamarkadetan bira gehiago egin zituen, hala Europara, nola Hego Afrikara, eta partida gehienetan garaile atera ziren. "All Golds" (dena urrea) eta "the Invincibles" (garaitezinak) ezizenak eman zitzaizkien. 1932an Bledisloe Kopa hasi zen jokatzen Australia eta Zeelanda Berriaren artean. Bi urtetik behin jokatzen zen eta gehienetan Zeelanda Berria nagusitu zen.
1949an bi tour egin zituen aldi berean, bata Australian eta bestea Hego Afrikan. Australian maori jokalariez osaturiko taldea osatu zuen, izan ere Hego Afrikara joateko debekua hartu baitzuten hauek. Taldea bitan banatzeak Zeelanda Berriko selekzioa nabarmen ahuldu zuen eta emaitzak txarrak izan ziren.
1960 hamarkadan talde indartsua osatu zuen berriro eta Europarako tourrak itzuli ziren. 1965 eta 1970 artean 17 garaipen lortu zituen jarraian. Errekor hau Hego Afrikak 1998an gainditu zuen eta Lituaniak 2010an.
Azken hamarkadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1987an Munduko Errugbi Txapelketa abiatu zen eta Zeelnada Berria lehen ekitaldiko txapelduna izan zen. 1995ean profesionalismoa iritsi zen Mundu guztiko errugbi taldeetara eta 1996an Hiru Nazioen Txapelketa abiatu zen. Hegoaldeko txapelketa hau 12 aldiz irabazi du Zeelanda Berriak. Azken hamarkadan talde izugarria osatu du berriz eta 2011 eta 2015eko Munduko Txapelketan eskuratu ditu.
Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
|
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Munduko Errugbi Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Honako hauek dira Munduko Errugbi Txapelketan izandako emaitzak:
Urtea | Antolatzailea | Postua |
---|---|---|
1987 | ![]() ![]() |
Txapelduna |
1991 | ![]() |
3.a |
1995 | ![]() |
Finalista |
1999 | ![]() |
4.a |
2003 | ![]() |
3.a |
2007 | ![]() |
Final 1/4ak |
2011 | ![]() |
Txapelduna |
2015 | ![]() |
Txapelduna |
2019 | ![]() |
3.a |
Hegoaldeko Rugby Championship[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Honako hauek dira Hegoaldeko Rugby Championshipeko emaitzak:
- Txapelduna (17): 1996, 1997, 1999, 2002, 2003, 2005, 2006, 2007, 2008, 2010, 2012, 2013, 2014, 2016, 2017, 2018, 2020
- Bigarrena (5): 2000, 2001, 2009, 2011, 2015
- Bledisloe Kopa (46): 1932, 1936, 1938, 1946, 1947, 1951, 1952, 1955, 1957, 1958, 1962, 1964, 1967, 1968, 1972, 1974, 1978, 1982, 1984, 1985, 1987, 1988, 1989, 1990, 1991, 1993, 1995, 1996, 1997, 2003, 3004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020
- Zeelanda Berria 46 - Australia 13
- Freedom Kopa (11): 2006, 2007, 2008, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017
- Zeelanda Berria 11 - Hegoafrika 2
Ozeano Bareko Nazioen Errugbi Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zeelanda Berriko taldeek Ozeano Bareko Nazioen Errugbi Koparen lehenengo lau edizioetan hartu zuten parte eta denak irabazi zituzten. Hiru urtetan Junior All Blacks izan zen txapelduna, gazteen selekzioa, eta beste txapelketa Māori All Blacks taldeak irabazi zuen, jokalari guztiek Māori jatorria zeukaten.
- Txapelduna (4):
- Junior All Blacks (3): 2006, 2007, 2009
- Māori All Blacks (1): 2008
Jokalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Dave Gallaher (1873-1917).
- George Nepia (1905-1986).
- Fred Allen (1920-2012).
- Don Clarke (1933-2002).
- Wilson Whineray (1935-2012).
- Colin Meads (1936-2017).
- Brian Lochore (1940-2019).
- Ian Kirkpatrick (1946-).
- Graham Mourie (1952-).
- Grant Fox (1962-).
- Sean Fitzpatrick (1963-).
- John Kirwan (1964-).
- Michael Jones (1965-).
- Jonah Lomu (1975-2015).
- Richie McCaw (1980-).
- Dan Carter (1982-).
- Kieran Read (1985-).
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez)Zeelanda Berriko errugbi federazioa
|