Equisetum arvense

Wikipedia, Entziklopedia askea
Equisetum arvense
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPolypodiopsida
OrdenaEquisetales
FamiliaEquisetaceae
GeneroaEquisetum
Espeziea Equisetum arvense
Linnaeus, 1753
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakhorsetail herb (en) Itzuli eta horsetail (en) Itzuli

Equisetum arvense Equisetaceae familiako landare-espeziea da. Euskaraz eztainu-belar eta azeri-buztan izenak ematen zaizkio, Equisetum generoko beste espeziei bezala[1].

Landare bizikorra da. Zurtoina errizoma modukoa du, zeina antzua edo ugalkorra izan baitaiteke. Zurtoin ugalkorrak atera eta gero sortzen dira antzuak. Zurtoin antzuak luzeagoak izaten dira, eta adar luzeak (5-50 cm) eta 20 segmenturainokoak izaten dituzte; zurtoin ugalkorrak, aldiz, motzagoak izaten dira, eta zukutsuagoak. Mineraletan aberatsa da: silikatoak (%5-8), potasioa (%1,8), kaltzioa (%1,3), aluminioa, sufrea, magnesioa eta manganesoa[2]

Ipar hemisferioan bizi da. Beharrezkoa du hezetasuna eta, beraz, toki laiotz hezeetan hazten da, erreka bazterretan eta iturri edo putzuetatik hurbil.

Sendagintzan erabiltzen da, propietate diuretikoak dituelako, batez ere; giltzurruneko gaitzak eta harriak sendatzeko baliatzen da, bai eta odoljario eta odol-gorakoen kontra egiteko ere. Garai batean, zainzuriak bezala jaten zituzten azeri-buztanaren zurtoinak, eta espartzuak egiteko ere erabiltzen zuten landarea. Gaur egun, nekazaritza ekologikoan ere baliatzen da, onddo eta izurriteen kontra[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Equisetum Euskalterm. Euskara.euskadi.net
  2. Navdeep Singh SANDHU, Sarabjit KAUR, Divneet CHOPRA: «Equisetum arvense: Pharmacology and Phytochemistry - A Review» Asian Journal of Pharmaceutical and Clinical Research. Vol. 3, Issue 3, 2010. Ajpcr.com
  3. Jakoba ERREKONDO: «Azeri-buztana» Argia.com

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • «Azeri-buztana» Euskal Herritar Medikuntza. Euskalherritarmedikuntza.blogspot.com.es