Eraz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eraz: Daurangaldeko astekaria
MotaTokiko informazioa
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskara
Banaketa
Ekoizpen osoa345
Banatze-eremuaDurangaldea
Identifikadoreak
ISSN1132-9971

Eraz Durangoko euskara hutsezko herri-aldizkaria izan zen. 1993ko apirilaren 23an kaleratu zen lehen aldiz.

Durangaldeko Herri Komunikabideak elkarteak argitaratzen zuen. Astekaria zen, 3.000 ale argitaratzen ziren eta harpidetza bidez banatzen ziren Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Mañaria, Iurreta, Izurtza, Otxandio eta Zaldibarren. 24 orrialde izaten zituen normalean, baina Gabonetan, udan, Durangoko Liburu eta Disko Azokan eta abar, orri-kopurua hazi egiten zen. Hilean behin, ingurumenari buruzko Amalur izeneko lau orriko gehigarria kaleratzen zuen, eta haurrei zuzendutako Plisti Plasta gehigarria ere bai. Eskualde-mailako informazioan oinarritzen zen, batez ere, aldizkaria.

2001ean Anboto aldizkariak hartu zion lekukoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]