Eremu natural

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Eremu, ingurune edo paisai natural bat, gizakiagatik eraldaturik gabe edo gutxi eraldaturik dagoen lurraren lurralde zati bat da. Termino honen erabilera legeek babesten duten naturako zonalde berezientzat zuzenduta dago.

Paisaia naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paisaia naturala gizakiarengaitik eraldaketa txikiak sufritu dituen eremua da. Inork bizi ez den lurrak dira: eskualde polarrak, goi-mendiak eta zenbait oihan tropikal, nondik ehiztariak eta zenbait biltzaile bakarrik igarotzen diren ingurunean aldaketarik eragin gabe.

Paisai hauek biztanleria txikikoak dira. Eremu hauek gizarte biltzaileez, ehiztariez edota arrantzaleez hartuta egon daitezke, baina gizarte hauek ingurugiroa asko saintzen dute beraien bizitzarako beharrezkoa dutelako. Behar dituzten baliabideak lortzeko duten eremua oso zabala izaten da eta ingurumenaren menpean daude, ingurumenak ematen dielako behar duten guztia.Paisaia gizateriaren ondare kulturala da eta gero eta begirune handiagoa diogu.

Fin del Neats Glen Trail, Australiako Blue Mountains parke naturala

Bi paisaia natural mota daude:

Kostaldeko paisaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izena dioen bezala, itxasoaren ondoan kokatuta dagoen edozein paisaia da, hondartza bat zein itsaslabar bat

Barrualdeko paisaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kostaldetik hurrunen kokatuta dagoena da eta hainbat paisaia aurkitu ditzakegu: mendiak, haranak, lautadak ...

Baldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eremu naturala izateko hainbat baldintza bete behar dira :

  • Ekosistema, paisaia, formazio geologiko edo geomorfologiko ezberdinen ordezkaria izan behar da.
  • Ekosistemaren konterbazioa modu natural edo erdinatural batean izatea. Animalien eboluzio prozesueak, espezien migrazioak eta funtzio ezberdinen jarraipenak aseguratutak izan behar dituzte, ingurunearen hoberako.
  • Fauna eta floraren iraunpena izan behar du, han dauden animali eta landareen desagerpena ekiditzeko.
  • Erenu hauk ikertzeko, ikasteko eta irakasteko erabili ahal izatea.
  • Ur sistemen horniduren mantentze eta hobekuntzetan lagundu dezatela; beraien isuria eta emaria regularizatuz.
  • Higadura eta sedimentazioaren kontrolan lagundu dezatela.

Saikapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiaren okupazioagtaik edo honek eragindako explotazioagatik aldaketa batzuk sufritu dituzten natur guneak dira. Haien edertasuna, ekosistema adierazgarriak, flora eta fauna bereziak edo egitura geologikoak, valore ekologiko, pedagogiko, estetiko eta zientifikoak dituzte eta haien iraunpena atentzio berezia merezi dute. Parke hauek sailkatzeko hiru era daude:

Parke nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekosistemak dauden eremuak dira, natur ingurunearen testuinguruan oso garrantzitsuak dira eta horregatik nazioak babesa eskaintzen dio

Eskualdeko parkeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekosistemak dauden eremuak dira, natur ingurunearen testuinguruan oso garrantzitsuak dira eta horregatik eskualdeak babesa eskaintzen dio.

Parke naturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hedadura handiko guneak izaten ohi dira, nabarmendutako balio naturala dute, kalitate biologiko handiarekin.Non gizakia naturarekin bizikidetzan jarduten da, baliabideen erabilera orekatua eta iraunkorraren bitartez. Eremu natural gizakiak aladaketa gutxi eragin dituen lurraldea da, termino hau bereziki izendatzen da, legislazioak interes berezia duten natura-eremu jakin batzuk babesten duenean.

Natura-erresebak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Natura gune hauek babestearen arrazoia, haien ekosistema edo elementu biologikoen hauskortasuna, bitxitasuna edo berezitasunean datza eta horregatik aintzat hartze berezia merezi dute.

Natura-erreseba zientifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeinen elementuen eta ezaugarrien berezitasunengatik balio zientifikoa ere badute.

Natura-erreseba integralak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekosistemak edo komunitateak egoera onean izateagatik erabateko babesa dute. Hirigintzaren ikuspegitik lurraldetik ustiapenerako edozein erabilera debekatuta dago, hala nola, ekosistemaren kanpoaldetik esku hartze minimoekin funtzionatu behar du, pertsonen sarbidea oso mugatua izanik.

Monumento naturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naturan dauden berebiziko eraikuntza naturalak dira, ederrak eta bereziak izateagatik babesturik daude. Kategoria honetan formazio geologikoak eta aztarnategia palentologikoak sartu daitezke, haien valore zientifiko, kultural edo paisagistikoagatik.

Babestutako paisaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturalen eremuetan, bere estetika eta kultura balioengatik, babes berezia behar dutenak dira.

Espainian babesturiko guneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian parke naturalen eta parke nazionalen artean bereizketa bat egiten da. Pentsatzen denaren kontra, espainiako eremu naturalen babesa (4/1989 legea) ez da oinarritzen babes mailetan, horregatik parke nazionala "ez" dauka babes handiagoa. Haren funtzio eta ezaugarrietan oinarrituz:

Espainian babestutako eremurik handiena eta aldi berean parke naturala Jaenen kokatuta dago Cazorla, Segura eta "las Villas"ko mendilerroan, hain zuzen. Guadalquivir ibaiaren iturburua da.Espainiako lurraldearen %9,1 babestutako eremua da, Kanariako irla babestutako lurralde gehien dituen autonomia erkidegoa da lurraldearen %42, Kataluniaz jarraiturik %21,51 batekin eta Andaluzia %18,92 batekin, hala ere, azkenengo autonomia erkidego hau da babestutako eremu gehien aportatzen duena Espainiako lurraldeen %36 batekin.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]