Ergates faber
| Ergates faber | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Insecta |
| Ordena | Coleoptera |
| Familia | Cerambycidae |
| Leinua | Callipogonini |
| Generoa | Ergates |
| Espeziea | Ergates faber Linnaeus, 1761 |
Ergates faber Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1761ean deskribatu zuena. Europan, Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbilean bizi dena. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tamaina handiko kakalardoa da, 25 mm-tik hasi eta 60 mm ere har ditzake luzeran[2]. Iberiar penintsulan aurki daitekeen handienetakoa da. Kolore marroi iluna du. Emeak ilunagoak dira, arrak aldiz gorrixkagoan. Gorputza obalatua da. Sabelalean ile horixka ugari izaten du[3].
Antena luzeak dituzte, bereziki arrek, gorputza bera baino handiagoak baitira.
Beldarrak zuriak eta lodiak dira.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koniferoen basoetan soilik aurkitzen dira[3].
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helduak egunez egur artean ezkutaturik egoten dira eta gauez ateratzen dira hegan. Egurra txikitzeko hortz handiak dituzte. Argiek erakarri egiten dituzte eta herrietako kale-argien inguruan ikusten dira sarritan[2].
Helduak uztailean eta abuztuan ikusten dira. Ondoren emeak arrautzak enbor zaharretan jartzen ditu. Beldarrak bi urte behar ditu garatzeko eta xilofagoa da. Materia organikoa deskonposatzen laguntzen du[3].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arra.
- Emea.
- Beldarra.
- Pupak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (kontsulta data: 2023-09-09).
- 1 2 adminSandra. (2021-09-02). «Ergates faber» De vueltas por el mundo (kontsulta data: 2024-01-04).
- 1 2 3 «CERAMBYX, LUCANUS Y OTROS... - Ergates faber» sites.google.com (kontsulta data: 2024-01-04).