Erico Verissimo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erico Verissimo

Bizitza
JaiotzaCruz Alta (Rio Grande do Sul)1905eko abenduaren 17a
Herrialdea Brasil
HeriotzaPorto Alegre1975eko azaroaren 28a (69 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
ingelesa
Brasilgo portugesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, itzultzailea, idazlea, eleberrigilea, kazetaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Berkeley (Kalifornia)
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Jasotako sariak
InfluentziakHenrik Ibsen
IMDB: nm0895160 Edit the value on Wikidata

Erico Lopes Verissimo —berak erabilitako grafian— edo Érico Lopes Veríssimoportugesaren gaur egungo idazkeran— (Cruz Alta, 1905eko abenduaren 17a - Porto Alegre, 1975eko azaroaren 28a) brasildar eleberrigilea eta literatura-historialari eta -kritikaria izan zen. Verissimoren eleberriak esperimentalak dira teknikan eta hizkuntzaren erabileran, eta idazleak gizartearen aldaketei buruz zuen ardura erakusten dute.

Haren obra handiena eta ezagunena azkena da, O tempo o Vento trilogia (1949-1962, «Bizitza eta Haizea»); Brasilgo familia bateko zenbait belaunaldiren historiaren kontaera da, literaturan egin den gautxoen bizimoduaren erretraturik zuzenenetako bat. Beste lan aipagarri batzuk dira Clarissa (1933), Caminhos Cruzados (1935, «Bide gurutzatuak»), O Resto E Silêncio (1946, «Gainontzekoa isiltasuna da»).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erico Verissimo Aldatu lotura Wikidatan