Ermanno Olmi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ermanno Olmi
Ermanno Olmi alla Mostra del Cinema di Venezia nel 1965.png
Bizitza
Jaiotza Bergamo1931ko uztailaren 24a
Herrialdea  Italia
Bizilekua Italiako Erresuma
Heriotza Asiago2018ko maiatzaren 7a (86 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, gidoilaria, argazki-zuzendaria, film-muntatzailea, telebista zuzendaria, ekoizpen diseinatzailea eta zinema ekoizlea
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0647438

Ermanno Olmi (Bergamo, 1931ko uztailaren 24a - Asiago, 2018ko maiatzaren 5a) italiar zinema zuzendari eta gidoilaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olmi nekazari familia baten barruan jaio eta hazi zen, eta, bi urte besterik ez zuela, Milanera joan zen bizitzera.[1]

1958an zuzendu zuen lehenengo filma, Il tempo si è fermato, eta hiru urte geroago Il posto zuzendu zuen. 1963an, berriz, Cannesko Zinemaldian hartu zuen parte, I fidanzati lanarekin. Lan horrek egin zuen ezagun Olmi nazioartean, eta haren zinemaren ezaugarri nagusiak finkatu zituen. Izan ere, gizarteak baztertutakoetan jarri zuen sarritan mira.[1]

1978an bere maisulanetako bat estreinatu zuen: L'albero degli zoccoli. Lan horrekin Urrezko Palma irabazi zuen Cannesen, eta baita Donatello eta Cesar sariak ere.[1]

Hamarkada bat geroagokoa da La leggenda del santo bevitore, Joseph Rothen testu autobiografiko batean oinarritutako filma. Lan horrekin Urrezko Lehoia eskuratu zuen Veneziako Zinemaldian.[1]

Orduz geroztik, Il mestiere delle armi (2001), Tickets (2005), Centochiodi (2007) eta Torneranno i prati (2014) zuzendu zituen.[1]

2008an Veneziako Zinemaldiak ibilbidea aitortu zion Urrezko Lehoi batekin.[1]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekoizlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ermanno Olmi Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.