Jacques Rivette

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacques Rivette

erredaktoreburu

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJacques Pierre Louis Rivette
JaiotzaRouen1928ko martxoaren 1a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaRouen
HeriotzaParisko 6. barrutia2016ko urtarrilaren 29a (87 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Heriotza modua: Alzheimerra
Familia
Ezkontidea(k)Marilù Parolini
Hezkuntza
HeziketaPierre-Corneille lizeoa
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema-kritikaria, kazetaria, idazlea, argazki-zuzendaria, zinema aktorea, aktorea, saiakeragilea eta errealizadorea
Enplegatzailea(k)Cahiers du cinéma
Jasotako sariak
InfluentziakFritz Lang, Lewis Carroll, Jacques Becker, William Shakespeare, Henri Langlois, Jean Renoir, Alfred Hitchcock, Jean Cocteau eta Honoré de Balzac
MugimenduaNouvelle Vaguea

IMDB: nm0729626 Allocine: 2314 Rottentomatoes: celebrity/jacques_rivette Allmovie: p108391 Metacritic: person/jacques-rivette Edit the value on Wikidata

Jacques Pierre Louis Rivette (frantsesez ʒak ʁivɛt ahoskatua; Rouen, 1928ko martxoaren 1a - Paris, 2016ko urtarrilaren 29a) frantses zinemagilea eta kritikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema-kritikak egin zituen La gazzette du cinéma, Arts eta Cahiers du cinéma aldizkarietan. Film laburrak egin zituen lehenengo, eta 1961ean egin zuen lehen film luzea: Paris nous appartient, antzerki-talde baten gorabeherak kontatzen dituena. 1966an, Dideroten eleberria oinarri harturik, Suzanne Simonin, la religieuse egin zuen, Frantzian zentsuratua. Geroztik, L´amour fou (1968), Out One: Spectre (1971), Le Pont du Nord (1982) filmak egin zituen. Rivettek oso estilo berea du, errealitatea eta irudimena, fikzioa eta dokumentala modu berezian nahasten dituena. Azken filmak: Haut bas fragile (1995), Secret défense (1998), Va savoir (2001), Histoire de Marie et Julien (2003), Ne touchez pas la hache (2007), 36 vues du Pic Saint-Loup (2009).

Rivettek, bere aldetik, muturrera eraman zituen bere obsesioak, eta ez zen izan merkatuaren eskaerei makurtzen zitzaien zinemagilea. Film luzeak egin ohi zituen —lau ordukoak batzuk—, tenpo motelekoak, eta aktoreei beren kasa inprobisatzeko aukera ematen zien.[1]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]