Ernst Jünger
Ernst Jünger (Heidelberg, Alemania, 1895eko martxoaren 29a - Wiflingen, 1998ko otsailaren 17a) alemaniar eleberrigilea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamazazpi urte zituela sortetxea utzi ondoren, Atzerriko Legioan Afrikan barrena ibili eta Lehen Mundu Gerran aritu zen.
Ideologia nihilista baten ildotik abiatu zen orduan eta gerra, odolaren eta izpirituaren batasun magikoa bideratzen duen estetika helburutzat jo zuen hasierako obretan: In Stahlgewittern (1920, Altzairuzko ekaitza), Der Kampf als inneres Erlebnis (1922, Gerra, gure ama), Feuer und Blut (1926, Sua eta odola).
Hitlerren aldekoa ez zen arren, makinismoaren eta nazio-iraultzaren alde argitara eman zituen idatziez baliatu ziren naziak propaganda egiteko; hala ere Jüngerrek nazismoa obra batzuetan kondenatu egin zuen: Auf den Marmorklippen (1939, Marmorezko amildegien gainean), Der Friede (1943, Bakea, autobigrafia oharren bilduma) eta Heliopolis (1949). Eztabaidagai izan da beti Jünger eta askok leporatu diote joera garbirik agertu ez izana.
Azken obretan, gizabanakoaren papera nabarmendu zuen, diktadura eta masa guztien aurrean: Gläserne Bienen (1957), Aladins Problem (1983).
1989an Honoris causa doktore izendatu zuten Jünger Euskal Herriko Unibertsitatean. Gertaerak gogoeta eragin zuen bere egokitasunaz[1].
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Jünger |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Azurmendi, Joxe (1997): “Nietzsche, Jünger: Anekdota baten esanahi paradigmatikoak” in Demokratak eta biolentoak, Donostia, Elkar. 75-125 or. ISBN 84-7917-744-6
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.