Ernst Toller
| Ernst Toller | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Szamocin (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | New York, 1939ko maiatzaren 22a (45 urte) |
| Hobiratze lekua | Ferncliff Cemetery (en) |
| Heriotza modua | suizidioa: urkatzea |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Christiane Grautoff |
| Bikotekidea(k) | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Municheko Unibertsitatea (1917 - |
| Hizkuntzak | yiddisha ingelesa alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | antzerkigilea, politikaria, idazlea, gidoilaria, legelari-poeta, olerkaria, sozialista eta author reading (en) |
| Lantokia(k) | Munich |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Kidetza | Red Army (Bavaria) (en) |
| Zerbitzu militarra | |
| Gradua | non-commissioned officer (en) |
| Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | |
| ernst-toller.de | |
Ernst Toller (Samotschin, Posnania, 1893 abenduaren 1a - New York, 1939ko maiatzaren 22a) alemaniar idazlea eta politikaria izan zen. Poloniako familia judu bateko semea zen. Gaztetan Gerran parte hartzeko prest agertu bazen ere, Alderdi Sozialistan sartu eta Espartakisten Ligako kide egin zen ondoren. Atxilotu zuten, eta kartzelan emandako bost urteetan idatzi zituen bere dramak. 1933. urtean Estatu Batuetara erbesteratu zen, eta handik sei urtera bere buruaz beste egin zuen.
Obra nagusiak: Die Wandlung (1919, Metamorfosia), Masse-Mensch (1921, Masa-gizona), Die Maschinenstürmer (1922, Makina suntsitzaileak), eta Hoppla, wir leben! (1927, Gora! Bizirik gaude!). 1934. urtean Eine Jugend in Deutshland (Gazte bat Alemanian) lan autobiografikoa argitaratu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.