Erregetxo bekainzuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Erregetxo bekainzuri
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Aves
Ordena: Passeriformes
Familia: Regulidae
Generoa: Regulus
Espeziea: Regulus ignicapilla
(Temminck, 1820)[2]
Hedadura mapa

Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapilla) Regulidae familiako hegazti paseriformea da Europako eskualde epeletan eta ipar-mendebaldeko Afrikan bizi dena[3]. Europako txori txikiena da, bitxia eta geldiezina.9 cm luze da eta 5 gramo pisatzen du

Lumajea bizkarraldean oliba-kolorekoa du eta sabelaldean zuri grisaska. Isatsa eta hegoak ilunak ditu, begien gainean marra zuri bat du (izeneko "bekain zuria"), beste marra bat ilun, eta buruaren erdian marra distiratsua laranja arraren kasuan eta horia emearenean. Gorputzaren goiko aldeak berde distiratsuak dira, eta sorbaldetan tonu hori eta laranjak ditu. Hegoak ilunak dira, bularraldea argia eta mokoa zuzena eta fina. Intsektuak jaten ditu eta habia zuhaitzetan egiten du. Euskal Herrian. Koniferoetan, batez ere, arrunta da.[4] [5]

Uliako Mintegietako parkean parkeko enblematzat hartu zuten, parkea bezalaxe txori mota hau txikia, bitxia eta geldiezina baita.

Beste izen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz izenak beste aldaera batzuk jaso ditu: Burugorri, Kaskogorri, Erregetxopit, Mikelete-txori, Pinu-txori, Txio (burugorri).[6]

Firecrest - Appenines - Italy S4E5222 (17014042119).jpg

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)BirdLife International (2012) Species factsheet. www.birdlife.org webgunetitik jaitsia 2012/05/07an
  2. (Ingelesez) IOC Master List
  3. BirdLife International (2004). Regulus ignicapilla. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
  4.   Larrañaga, Jon (1996), Euskal Herriko fauna (ornodun lehortarrak), Elhuyar, 187. orrialdea, ISBN 84-87114-09-1 .
  5.   de Vicente de Viana, Joseba Gurutz (2009), Kristina Enea-Gladys Parkea. Historia-Flora-Fauna, Haritzalde Naturzaleen Elkartea, 563-565. orrialdeak, ISBN 978-84-613-2455-2 .
  6.   Erregetxo bekainzuria Txoriak.eus webgunean, http://txoriak.eus/txoriak/erregetxo-bekainzuria#variants. Noiz kontsultatua: 2017-08-25 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erregetxo bekainzuri Aldatu lotura Wikidatan

Ikus ere bai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.