Uliako Mintegietako parkea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uliako Mintegietako parkea
Lore Baratzak 2015 10 25.jpg
Parkearen ikuspegia.
Uliako Mintegietako parkea is located in Donostia erdigunea
Uliako Mintegietako parkea
Uliako Mintegietako parkea
Uliako Mintegietako parkea (Donostia erdigunea)
Koordenatuak43°19′20″N 1°57′11″W / 43.3222°N 1.953°W / 43.3222; -1.953Koordenatuak: 43°19′20″N 1°57′11″W / 43.3222°N 1.953°W / 43.3222; -1.953
Beste izenakUliako Lore-Baratzak parkea, Ategorrieta-Uliako parkea
HelbideaUlia (auzoa)
UdalerriaDonostia,  Gipuzkoa
MugakJose Elosegi Alkatearen hiribidea eta Uliako pasealekua
Tamaina14.000 m²
Sortze-data1894

Uliako Mintegietako parkea Donostiako Ulia auzoan dagoen hiri parkea da, 14.500 m² ditu eta Ulia pasealekuaren hasieran dago, Jose Elosegi kalearekin duen bidegurutzean. Uliako Lore-Baratzak parkea ere esaten zaio Donostiako lorategi guztietarako landareak udal mintegi honetatik ateratzen zirelako XX. mende osoan, 2008an udalak LauHaizetara eraman zituen arte. Orduan zazpi urtez itxita egon ondoren auzokoek berriro zabaldu zuten, udalak baimena emanda 2015ean.[1] 2016tik Donostiako Udalak etxebizitzak eraiki nahi ditu parkean.[2][3] Parkeak balio handia dauka barruan dauden ur biltegiengatik, elementu arkitektonikoengatik, landarediarengatik eta faunarengatik.[4][5] Aranzadi Zientzia Elkarteak 2016ko maiatzean argitaratu zuen txostenean bost arlotan, bost kapitulutan banatzen zituen parkearen balioak: herpetologia (anfibioak), botanika, planifikazio berdea, historiko-kulturala, eta paisajista.[6][7]

Auzokideen artean antolatutako Lore-Baratzak proiektuaren barruan lan ugari egiten dira parkeari giza-bizitza emateko: tailerrak, bisita gidatuak, auzolana, festak, umeentzako jolasak eta bestelako jarduerak. Eusko Jaurlaritzak 2016an Elkarlan Saria eman zion Lore-Baratzak proiektuari elkarlana eta ingurumenarekiko konpromisoa sustatzeagatik. Natur gune honek duen balio arkitektonikoa eta kulturala zabaldu nahi dute hiritarren artean.[8][9]

Ur-biltegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buskando Ur-biltegia

Donostiako aspaldiko ur-biltegiak (Soroborda eta Buskando) parke barruan daude.[10] Donostian bertan ezezagunak ziren, baina Aranzadi Zientzia Elkarteak 2006an txosten batean azaldu zuen ur-biltegi hauek balio arkitektoniko handikoak dituztela, diseinuagatik eta eraikuntzarengatik, eta hiriaren ondareko elementu garrantzitsua direla.[11]

Udal-langilea den Antton Larretxau parkean bizi izan da bere bizitza osoa. Bere lan jarduera beti egon da lotuta edateko uraren banaketa-sarearekin. Donostiako ur-hoditeriaren zirkuitu osoa sakonki ezagutzen du, ur-biltegien kokapena eta funtzionamendua ere bai. Fernando Perez izan da zerbitzu horretako burua urtetan.[12][13][14] Lehenago Miguel Angel Nuñez, Julián Gil eta Fernando García de Mier eta Jose Zuazola Urdangarin ingeniariarekin ere lan egin zuen.

Donostiako historia osoan eraiki ziren lehen ur-biltegiak Ulian daude. XIX. mendera arte hiria moldatzen zen Morlanseko eta Uliako iturriekin, baina populazioa asko handitu zenean... ur beharra ere bai. Uliako Mintegietako parkean dagoen Soroborda biltegia 1869an jarri zuten martxan (7.000 m3) eta handik 30 urtera handiagoa zen Buskando biltegi berria eraiki behar izan zuten (10.000 m3).

Antton LarretxauBuskando ur-biltegiko sarreran
Antton Larretxau, Uliako Mintegietako parkea

Soroborda, lehen biltegia izan zena, planta karratukoa da, guztiz dago lur azpian eta ez du bisitaririk onartzen, barrura sartzea nahiko zaila da eta. Buskando biltegia, aldiz, berriagoa eta askoz zabalagoa da, ez dago lurpean, albo bateko horma parkeko bidean dago, eta leihoak ere baditu goiko aldean. Ulia mendiko hainbat iturritako ura bideratzen zen honaino, besteak beste hauek: 1850etik Moneda baserria (Uliako hegoaldean, Bidebieta), 1864tik Errotazar (Uliako itsasaldean), 1879tik Ingelesen iturria (Uliako itsasaldean), eta1884tik Txoritokietatik.[15]

Animaliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lore-Baratzak parkeko uhandre bat

Anfibioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txantxiku arrunta eta uhandrea bizi dira putzuetan.

Hegaztiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SEO/BirdLifeko Donostia taldeak hegaztiak behatzeko antolatu dituen saioetan 41 txori mota katalogatu dituzte:[16][17]

Aipagarrienak hegazti migratzaile hauek dira: Miru gorria, Gabirai arrunta, Zapelaitza, Okil handia, Pinu-kazkabeltza, Belatza, Pagausoa, eta Erroia. Multzo horretako hegaztiak migratzen ari direla pasatzen dira parketik, lurraldeen arteko bidaia egiten, geldialditxo batean janaria bilatzen dute.

Beste espezie hauek 10 hil edo gehiagotan antzeman dira: Kaskabeltza, Zozoa, Txantxangorria, Birigarro arrunta, Mika, Usapal turkiarra eta Erregetxo bekainzuria. Aipagarria da Erregetxo bekainzuria, parkeko enblematzat hartu izan dena; parkea bezalaxe bera txikia, bitxia eta geldiezina baita.

Beste espezie batzuk ez dira urte osoko egoiliarrak, udaberrian eta udan baino ez dira azaltzen: Euli txori grisa eta Euli txori beltza, Txorru arrunta, Txirriskila, Tarina, Enara azpizuria eta Sorbeltz arrunta.

Oso isilak direlako, antzemateko zailenak, bi espezie hauek dira: Gerri txori arrunta eta Gailupa. Buztanikara zuria ere zaila da, ekainean bakarrik ikusi da. Txolarre arrunta ez da ikusten hil guztietan, apirilean antzeman da parke barruan.

Nahiz eta parkean ez egon, parketik ikusi edo inguruetan bizi diren hegaztiak dira hauek: Belabeltza, Eskinosoa, Mika eta Kaio hankahoria.

Martxotik abuztura bitartean parkean detektatu diren 26 hegazti mota guztiek kumeak parkean bertan egin dituzte. SACRE URBANO metodoa erabili hilero erabilita, beti toki berean eta bost minutuz, 9:00etatik 9:05era, 24 espezie ikusi eta entzun izan dira, oso zenbaki interesgarria parkearen tamaina kontuan izanda.

Aldi gehienetan antzematen diren espezieak hauek dira: Birigarro arrunta, Kaskabeltza, Zozoa, Kaio hankahoria, Usapal turkiarra eta Erregetxo bekainzuria.

Moluskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barraskiloak eta bareak dira parkeko molusko ohikoenak

Intsektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkean dauden milaka intsektuen artean ikusgarrienetakoak dira matxinsaltoa, erlea, Makeon tximeletaren beldarra eta zimitz marraduna (Graphosoma lineatum)

.

Zuhaitzak eta landareak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxienez 39 zuhaitz espezie daude parkean. Gehienak ez dira bertakoak, kanpotik ekarritakoak baizik. 2017ko azterketa batek parkeko zuhaitzen balioa 22 milioi eurokoa zela estimatu zuen.[18]

Hauek dira katalogatu diren espezieak:

Parkeko mapa interaktibo baten bidez zuhaitz mota bakoitzaren kokapena kontsultatu daiteke sarean.[19]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2016: Eusko Jaurlaritzak Elkarlan Saria eman zion Lore-Baratzak proiektuari elkarlana eta ingurumenarekiko konpromisoa sustatzeagatik.[8][9]
  • 2021: New European Bauhaus saria eman zion Europako Batzordeak Donostiako Uliako Lore-Baratzak ekimenaren "Ulia Garden" proiektuari, . 2015az geroztik, herritarrek Uliako udal-haztegi zaharra berreskuratzeko egindako lanagatik jaso zuten “Biltzeko eta partekatzeko leku berrasmatuak” kategoriako saria.[20][21][22][23] New European Bauhaus sarietan, Europako 2.000 proiekturen artean, 60 izan ziren saria lortzeko hautagaiak, hamar kategoriatan banatuta. Sarien helburuak dira "trantsizio berdea azkartzea eta bizikidetza hobea bermatzea; ezagutza eta esperientzien bitartez ideia eta konponbide berriak sortzeko".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Segunda vida para los viveros» Noticias de Gipuzkoa 2015-10-4 (Noiz kontsultatua: 2016-5-7).
  2. «Uliako bizilagunek ez dute hirigintza proiekturik onartuko» Irutxuloko Hitza 2016-2-15 (Noiz kontsultatua: 2016-5-7).
  3. ««Eskatzen dugun bakarra auzoari berea den zerbait itzultzea da»» Irutxuloko Hitza 2013-5-17 (Noiz kontsultatua: 2016-5-7).
  4. (Gaztelaniaz) «Tesoros ocultos en la falda del monte Ulía» Diario Vasco 2016 (Noiz kontsultatua: 2016-5-7).
  5. (Gaztelaniaz) «Los antiguos depósitos de Ulia, un tesoro que ansía ser desenterrado» Diario Vasco 2015-5-23 (Noiz kontsultatua: 2016-5-7).
  6. «ARANZADI: parkea ondare aberatsa da» Ulia Auzo-Elkartea (Noiz kontsultatua: 2016-07-18).
  7. «Bideoak: ARANZADIren txostenaren aurkezpena» Uliako Auzo-Elkartea (Noiz kontsultatua: 2016-07-18).
  8. a b Altuna, Agurtzane. (2016-01-25). Jaurlaritzaren Elkarlan saria jaso du Uliako Lore Baratzak proiektuak. Irutxuloko HItza (Noiz kontsultatua: 2017-12-28).
  9. a b (Gaztelaniaz) Alonso, Carolina. (2016-01-26). «“El premio nos alienta a seguir con el proyecto de viveros de Ulia”» Noticias de Gipuzkoa (Noticias de Gipuzkoa) (Noiz kontsultatua: 2017-12-28).
  10. (Gaztelaniaz) «Una catedral bajo tierra» El Pais 2007-4-26 (Noiz kontsultatua: 2016-5-7).
  11. (Gaztelaniaz) «El tesoro escondido en la falda de Ulía» Diario Vasco 2013-11-12 (Noiz kontsultatua: 2016-5-7).
  12. (Gaztelaniaz) «El detector de fugas» El Diario Vasco 2008-03-25 (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  13. Faktoria. (2018-06-28). «Nekane San Miguel magistratua, 'Faktoria'n. Antton Larretxau Uliako parkeko zaindari» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  14. «Irene Paredes Paris Saint-Germain taldeko jokalaria, 'Faktoria'n. Donostiako ur zerbitzuko langile ohiarekin batera» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  15. Muñoz Echabeguren, Fermin. El agua potable en la historia de San Sebastián = Edateko ura Donostiako historian. Donostia: Añarbeko Urak, 2003 http://katalogoa.donostiakultura.com/Record/112621
  16. Ulia mintegietako hegaztiak. 2015-12-02 (Noiz kontsultatua: 2017-08-25).
  17. STOP PARK DESTRUCTION Festibala. 2016-04-18 (Noiz kontsultatua: 2017-08-25).
  18. «22 milioi €: Mintegietako parkeko zuhaitzen balioa.» ulia.eus (Uliako auzo-elkartea) 2017-05-20 (Noiz kontsultatua: 2017-12-28).
  19. Uliako Mintegietako parkeko zuhaitz-inbentarioa
  20. (Ingelesez) «European Commission announces the New European Bauhaus prize winners» ec.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2021-09-22).
  21. (Ingelesez) European Commission. (2021-09-16). The New European Bauhaus Ceremony. (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  22. Argia. (2021-09-17). «Europako Batzordeak Donostiako Uliako Lore-Baratzak ekimen herritarra saritu du» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).
  23. «Uliako Lore-Baratzak taldeak Europako Bauhaus Berria saria irabazi du» Irutxuloko Hitza 2021-09-16 (Noiz kontsultatua: 2021-09-17).


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Misc.png
Wikiproiektu bat abian da
Uliako lore-baratzak gaiari buruz.